Jaulkipen data: 15 urria 2009

BAILES Y DANZAS POPULARES

KONTSULTATU TARIFAK

BAILES Y DANZAS POPULARES

HISTORIA

Dantza herrikoiak serieak, 2009an atera dena, gure herrialdeko folklore aberatsa erakutsi nahi du, eta Sardanari eta Jotari dagozkion zigiuak ditu.

Sardana Kataluniako dantzarik adierazgarriena da. Antzinako Grezian eta mugimendu zirkularrarekin Eguzkiari egiten zioten kultua omen du jatorria. Aire librean dantzatzen da taldeka, non partaideek eskuetatik oratuta dantzatzen dute gizona-emakumea txandakatuz. Zehaztasun handiko koreografia egiten da, pauso luzeak eta laburrak ematen dira, eta dantzariek etengabe zenbatu behar dituzte musikaren konpasak dantzaren pausoekin bat egiteko eta aldi berean bukatzeko. Sardana dantzatzeko oinarrizko bi modu daude: empurdanés-a, Ampurdanekoa, eta selvatá, Selva (Gerona) eskualdekoa, dantzarien biraren noranzko desberdina dutenak. Antzinako Sardana, curta (laburra) deritzona, zortzi konpas laburrez eta hamasei luzez dago osatuta. Laburretan ia ez da higitzen, eta luzeetan gehiago mugitzen dira. Gaur egun dantzatzen den Sardana llarga (luzea) da, José (Pep) Venturak asmatutakoa, eta iraupenarengatik bereizten da. Cobla deritzon instrumentuen taldeak joten du, pertsona batek joten dituen caramilloaz eta danborraz, bi tiplez, bi tenoraz, bi kornetinez, bi fiskornioz eta kontrabaxu batez dago osatua. Gizartean dantza honek duen arrakasta irekia delako eta nahi duen orok parte hartu ahal duelako da.

Jota espainiar folklorearen dantzarik herrikoiena da, eta nazioko geografia osoan zehar dantzatzen da, Iparretik hasi eta Hegoaldera arte. Oso pauso zehatzekin posizioak aldatzen doazen bata bestearen aurrean jartzen diren bikoteek dantzatzen dute. Oinen puntak jartzeko oso arina eta habila izan beharra dago, eta edertasun handiko jauziak ematen dira. Egitura klasikoan, musika lelo bat dago, hainbat gairi buruzko lau bertso dituena, amodiozkoak, aipamenezkoak edo Pilarreko Amari eskainitakoak. Nafarroan, Gaztelan, Errioxan eta Galizian dantzatzen dira, besteak beste, baina ezagunena Aragoikoa da, XIX. mendean oso garrantzia handia izan zuena. Hiru zati desberdin ditu: errondailaren zarrastarekin hasten da eta dantzari hasiera ematen dion lehenengo kopla hasi arte egonean gelditzen da bikotea; erdian, dantza egiten da eta dantzariek kriskitinak edo makilak joten dituzte, bitartean; azken zatian, dantza biziagoa eta azkarragoa da.