Jaulkipen data: 14 iraila 2009

BAILES Y DANZAS POPULARES

KONTSULTATU TARIFAK

BAILES Y DANZAS POPULARES

HISTORIA

Candilari eta Seguidillei eskainitako zigiluek, Dantza herrikoiak segidakoak, dantzariek janzki tipikoak eta txapelak edo zapiak buruan dituztela egiten dituzten dantzen pausoak adierazten dituzte.

Oraindik argi-indarrik ez zegoenean, olio-lanparen edo kandilen argitan ospatzen ziren festen izena hartzen du Candilak. Extremadurako dantza tipikoa da, eta Olivenzako herrian oso ezaguna (Badajoz). Jatorria Portugalen duela uste da. Hartan, dantzari taldeak borobil bat osatzen doa azkartzen doan erritmoa jarraiki, eta oso arin bukatzen da, han dauden guztiek lurrari takoiekin joten eta txaloekin erritmoa jarraitzen. Festa horien helburua gazteen arteko harremanak sortzea zen, eta emakumeei dantzatzea eskatzeko modurik ohikoena “mesedez" eskatuz zen. Dantzan hirugarren batek sartu nahi bazuen, unean dantzan zegoenari galdetu behar zion, eta ez emakumeari. Dantzaren bukaeran, errituzko besarkada gertatzen da. Gizonak emakumearen sorbalden gainean jartzen ditu besoak, leunki; besarkada sutsuagoa bazen, zigortu egiten baitzuten. Beste dantza batzuetan ohikoa denez, Candila dantzatzen denean, galanteriazko eta amodiozko sentimenduak kontatzen dituzten abestiak abesten dira. Baita pikareskoak edo umorezkoak ere. Emakumeak onartzen duela edo errefusatzen duela erantzun dezake.

Osaera metriko bat eta, adituen esanetan, Espainiak bereena duen dantza herrikoia da Seguidilla. Hainbat erkidegok diote jatorria berean duela, baina oro har, Gaztela Mantxa ematen da jatorritzat eta herrialde osora hedatuta dago. Musikari dagokionez, gitarrak, bandurriak, laudak, kriskitinak eta beste hainbat tresnaz joten da, ¾ konpasean, eduki oso anitza duten lau bertsoko estrofak ditu, maitasunari buruzkoak, atsotitzak eta txantxak dituztenak. Dantzak sarrera musikala du, dantzari hasiera ematen diona, errepika eta bederatzi konpaseko kopla, dantzaren zatirik barregarriena eta interesgarriena, bien parao delakoa, azken notak harrapatu zaituen jarreran gelditzea esan nahi duena. Dauden seguidillen artean, aipatu beharra daude mantxakoez gain, sevillanak, bolerak, murcianak, chambergak eta gitanak edo seguirillak, astiroagoak eta flamenko kutsua dutenak.