Jaulkipen data: 21 iraila 2009

CASTILLOS 2009

KONTSULTATU TARIFAK

CASTILLOS 2009

HISTORIA

Gazteluak bildumaren bi zigilu igorri dira, Avilako Árevalo eta Nafarroako Xabier Gazteluak irudikatzeko. Zigiluen kalkografian bi gazteluen fatxada nagusiak agertzen dira.

Arévalo gaztelua Arevalillo eta Adaja ibaien elkargunetik gertu kokatuta dago. Bi ibai horiek defentsa eta zulo natural gisa erabili ziren. Eraikin hau harrizkoa eta adreiluzkoa da eta XV. mende erdialdean eraiki zen, Álvaro de Zuñiga y Guzmán jaunak aginduta. Aipatutako jaunak, Enrique IV. a erregearengandik Árevalo Duketza jaso zuen. Álvaro de Zúñiga jauna hil ondoren, gaztelua Errege-erregina Katolikoen jabetzara pasa zen. Gotorleku hau presondegi bilakatu zuten XVII. mendera arte. Gero, Ondorengotza eta Independentzia gudekin, multzoa guztiz suntsitu eta hilerri bilakatu zen aurreko XX. mendera arte. Gazteluak planta pentagonala du, eta zaharberritu ondoren, Omenaldi dorre handi bat eta kubo zirkularrak ditu, harresitik nabarmenduz. Gaur egun, gotorlekua Nekazaritza Ministeriokoa da eta horrek Gariko Zerbitzu Nazionaleko eta Zereal Museoko bulegoetarako erabili du.

Izen bereko herritik gertu dagoen Xabier gaztelua X. mendean eraiki zuten eta Xabier Jaun-andreena zen. Bertan jaio eta bizi izan zen San Francisco Javier semea. Nafarroako Sancho VIIa erregeak, 1223. urte inguruan, Aragoiko noble bati gaztelua eta hiria irabazi zizkion. 1236. urtean Teobaldo I.ak Adán de Sada-ri entregatu zizkion eta 1516.an partzialki eraitsi zuten, Cisneros Kardinalak aginduta. Gazteluak mailakatutako hiru gorputz ditu, antzinatasun hurrenkeraren arabera eraikita. Gaztelura zubi altxagarri batetik sartzen da, Kristo dorreak defendatutako patio batera pasatzeko. Horretaz gain, gotorleku honek San Miguel izeneko Omenaldi dorre bat du ere. Jabetza, hainbat familiakoa izan ondoren, Villahermosa Etxera iritsi zen, eta azken horrek basilika bat eraiki zuen gazteluaren hormetara atxikita eta 1901. urtean zaharberritu zuen, Jesusen Lagundiari emanez. Xabier gaztelua, egun, San Francisco Javier Etxe-Museoa da.