Jaulkipen data: 14 urria 2009

CENTENARIO REAL FEDERACIÓN ESPAÑOLA DE FÚTBOL

KONTSULTATU TARIFAK

CENTENARIO REAL FEDERACIÓN ESPAÑOLA DE FÚTBOL

HISTORIA

Futboleko Espainiar Errege Federazioaren Mendeurrena ospatzen da eta zigilu baten bidez Espainian futbolaren kirola kudeatzeaz arduratzen den erakunde horren historia luzea gogoratu nahi da.

Futboleko Espainiar Errege Federazioa (RFEF) 1909an sortu zen, Footboleko Kluben Espainiar Federazioa izenarekin. Sozietatearen lehenengo urteak hainbat federazioren sorrerarekin batera joan ziren aurrera, eta 1913an, Alfontso XIII Erregearen oniritziarekin, denak elkartzea erabaki zen, 1913an, Donostian, egin zuten bilera batean. Erakunde berriaren izena Futboleko Espainiar Errege Federazioa izan zen. Sortu zeneko bileran aztertu zituzten gaien artean zeuden Espainiako Txapelketa zuzentzeko oinarriak eta eskualdeetako federazioek Errege Koparen aurreko fase gisa antolatu behar zituzten txapelketen instituzionalizazioa. 1914an, RFEF-a FIFAren nazioarteko erakunde bilakatu zen, eta 1920an, Ambereseko (Belgika) Joko Olinpikoetan parte hartu ahal izateko espainiar selekzio bakarra sortzea adostu zuten.

Haren estatutuetan biltzen denez, RFEFa erakunde pribatua da, erabilera publikokoa eta irabazi asmorik gabekoa, eta hari dagokio "futbolaren espezialitate guztietako gobernua, administrazioa, kudeaketa, antolakuntza eta araudia zehaztea". Haren betebeharren artean daude: ordenantza zaintzea, estatu mailako txapelketa ofizialak kontrolatzea, FIFA eta UEFA nazioarteko erakundeak Espainian ordezkatzea, Espainia nazioarteko txapelketetan ordezkatzea, nazioko taldeak osatzen dituzten jokalariak aurkeratzea eta epaileak zein entrenatzaileak sustatzea, titulatzea eta kalifikatzea. Kirol-kontseilu gorenaren koordinazio eta zaintza pean, estatu mailako jarduera eta txapelketa ofizialak kalifikatzen eta antolatzen ditu, kirolaren trebakuntza teknikoan laguntzen du eta baita, besteak beste, debekatuta dauden substantzien kontsumoaren prebentzioan eta kontrolean.

Zigiluan, futbol jokalari bat ikus daiteke baloiarekin, eta ospatzen den urtemugaren logotipoa.