Jaulkipen data: 12 urtarrila 2009

CIENCIA

KONTSULTATU TARIFAK

CIENCIA

HISTORIA

Zientzia deritzon serieak historian zehar gizakion eboluzioa eta garapena zuzendu duten hainbat diziplina gogorazten dizkigu. Oraingoan, Botanikari eta Genetikari eskaintzen dizkio bi zigilu eranskor.

Botanika edo Fitologia da landareen azterketaz arduratzen den zientzia. Luzaroan, landareen espezieak deskribatzeko, sailkatzeko eta erabiltzeko baliagarria izan zaigu eta Teofrastok (K.a.III.m) idatzi zituen botanika zientziaren jatorria diren lehen bi liburuak, Aintzinako eta Erdi Aroko garrantzitsuenak. XVI. mendean, esploratzaile handiek hainbat eta hainbat espezie ekarri zituzten Europara. Horien inguruan egin zituen Andrea Celaspinek eta Gaspar Bauhinek tratatu bana, talde naturaletan sailkatu zituzten 6.000 espezie bildu zituztenak. Ondorengo mendeetan, landareen anatomiaren eta fisiologiaren inguruan aurkikuntza berriak egin ziren eta, azkenean fotosintesiaren fenomeno konplexua aurkitu zen. Botanika zientzia espezializatuetan, landare anatomia, landare zitologia, landare fisiología, eta fitologian, besteak beste zatitzen da. Botanika farmazian ere erabiltzen da eta sendagai askok landare jatorria dute. Aspirina, adibidez, sahatsaren azaletik ateratzen zen eta kotoia, lihoa eta papera ere landareetatik ateratzen da.

Genetika herentziaren legeak aztertzen dituen Biologiaren adarra da, hau da gurasoetatik seme-alabetara ezaugarriak nola transmititzen diren. Geneak DNA segmentuz daude osatuta, zeluletako informazio genetikoa kodifikatzen duen molekula. Lehen ikerketa genetikoak Gregor Mendelek egin zituen, 1865ean (Mendelen legeak). 1990an, Giza Genoma proiektua eratu zen, gizakion DNAren sekuentzia osoa aurkitzeko xedea zuena, eta 2003an bukatu zen. Zientzialariek ikusi dutenez, gene askok funtzio garrantzitsuak betetzen dituzte giza gaixotasunetan, beraz, gene horiek identifikatzeak tratamendu zientifikoak garatzeko aurrerapauso garrantzitsua osatzen du. Gure geneen inguruko ikerketak medikuntza prebentiboko banakako metodoa garatzea ahalbidetuko digu.