Jaulkipen data: 15 urtarrila 2009

DIARIOS CENTENARIOS. DIARIO LA RIOJA

KONTSULTATU TARIFAK

DIARIOS CENTENARIOS. DIARIO LA RIOJA

HISTORIA

Ehun urteko diarioei eskainitako seriearen barruan, La Rioja egunkariaren 120 urtemuga ospatzeko zigilua atera du. Zigiluak egunkariaren kaleko saltzaile baten isla irudikatzen du, hondo gorriaren gainean 120 eta 1889-2009 zenbakiak idazteaz gain.

La Rioja egunkaria Logroñon sortu zuten 1889ko urtarrilaren 15ean eta Casa del Correo izenaz ezaguna zen eraikina zuen egoitzatzat. Bere sortzailea Facundo Martinez Zaporta izan zen, aurretik, beste argitalpen bat ere martxan jarri zuena, bi astean behin ateratzen zen El Comercio zeritzona. Argitalpen horrek, egunkari bihurtuta, La Rioja izena hartuko zuen orduan, eta aleak bost zentimo balio zituen. Agertu zenetik, inpartziala, askea eta inolako presiorik gabekoa bezala definitu zen egunkaria. 1920ko abenduaren 28an birakaria egin zuten, eta Koëning and Baüer bat erabiltzen zuten hura ateratzeko. 1938ko urriaren 1ean, gerra zibilean, arrazoi politikoak medio, Nueva Rioja izena jarri zioten. Baina, 1981eko uztailaren 1ean, betiko izenburua berreskuratu zuen egunkariak. La Rioja egunkariak Erkidegoko eguneroko berriak biltzen ditu, eta baita Espainia zein mundu osokoak ere, ikuspegi plural batetik, irratira, telebistara eta internetera hedatu den eskualdeko talde multimedia baten bidez, eta hiritarrei jakinean ipintzeko gizarte lana burutzen du. Horri esker, errioxar gizarteak, bere Gobernuaren bitartez, Errioxako Domina eman zion, 2004ko ekainean, egunkaria ateratzen duen sozietateari.