Jaulkipen data: 05 iraila 2009

EFEMÉRIDES. Centenario del primer vuelo a motor en España

KONTSULTATU TARIFAK

EFEMÉRIDES. Centenario del primer vuelo a motor en España

HISTORIA

Efemerideak seriean sartu duen zigilua honekin, Correosek Motorreko Espainiako lehen hegaldiaren mendeurrena ospatu nahi du. Helizedun otorra eta pilotuak gidatutako biplanoaren irudi bat irudikatu da zigiluan.

Nahiz eta asmakizun askok hegan eginarazi zuten lehenago ere, 1909an lehenengo aldiz jarri zuen hegan Juan Olivert Serra Valentziarrak Gaspar Brunetek diseinatutako biplanoa. Zenbait metro airean igo eta 40 metro inguruko hegaldi laburra egin zuen. 1909ko irailak 5ean izan zen, Paternako (Valentzia) Artilleria Erregimentuaren heziketako zelaian. Urte batzuk lehenago, 1903ko abenduaren 17an hain zuzen ere, Wright anaiek motorrarekin zebilen ontzi batean egin zuten hegan Kitty Hawk hondartzen gainetik, Ipar Calorinan, eta 36 metroko distantzia egin zuten 12 segundotan. Gero, egun berean, berriro saiatu ziren eta 284 metro egin zituzten 59 segundotan. Europan, Louis Blériotek, 1909an, egin zuen lehenengo bidaia etapetan, Etampes-etik Ortéans-era dauden 41,2 km-ak egin zituenean. 1910ean, Julián Mamet frantziarrari eman zitzaion espainian egin zen lehen hegaldiaren meritua, Bartzelonan egin zuen hegaldiarekin, baina datu hori ez da zuzena, lehenengo hegaldia Olivert-Brunet biplanoak egin zuela, lehenak gidatuta, argi gelditu baita azken ikerketetan. Juan Olivert-eren hegazkina Rosell i Vilalta tailerretan egin zuten, Bartzelonan, Bruneteren aginduen pean. Olivert-eren familiak ordaindu zuen, nahiz eta Valentziako Udalaren laguntza ere jaso zuen, Alfontso XIII erregeak 1909ko Valentziako Eskualdeetako Erakusketako Industria Pabiloian erakusteko. Valentziar gizartean iraultza eragin zuen motordun lehenengo gailua izan zen Olivert-Brunet hegazkin mitikoaren bi kopia daude gaur egun: bata Valentziako Arteen eta Zientzien Hiriaren Felipe Printzearen Museoan, eta bestea Madrilgo Cuatro Vientos Airearen Museoan. El 85 aniversario de este Primer Vuelo había sido conmemorado en 1994 con la emisión de un Aerograma ilustrado .