Jaulkipen data: 20 otsaila 2009

ENERGÍAS RENOVABLES

KONTSULTATU TARIFAK

ENERGÍAS RENOVABLES

HISTORIA

Aspalditik erabiliak, Energia berriztagarriak agortezinak diren iturrietatik lortzen dira, hau da, Eguzkitik, uretik edo haizetik, esaterako. Gutxi gorabehera, duela hiru hamarkadatik hona, betiko energia-iturrien alternatibatzat hartzen dira hauek, etengabe erabili daitezkeelako eta ingurumenean kalte gutxiago egiten dutelako. Horrek, Mundu osoan haiek garatzea bultzatu du. Zigiluen igorpen honetan, kutsakorrak ez diren lau energia-iturri nagusiak bildu dira: hidraulikoa, eolikoa, eguzkikoa eta geotermikoa.

Energia hidraulikoaren oinarria uraren indarrak sortzen duen mugimendua da eta ibaien, ur-jauzien eta mareen korronteak aprobetxatzen ditu. Mende askotan zehar erabili da ur-errotak higitzeko, eta, gaur egun, zentral hidroelektrikoetan erabiltzen da nagusiki, kontsumo handiagoko energia berriztagarria baita.

Energia eolikoa haizearen higidurarekin sortutako mugimenduarekin lortzen da. Antzinatik erabili da belaontzietan eta erroten hegalei eragiteko. Gaur egun, gehien hedatzen ari den energia-sistemetariko bat da. Energia eolikoa elektriko bihurtzeko, aerosorgailuak erabiltzen dira, “parke eoliko” direnetan.

Eguzkiak sortutako energia, Eguzki-energia, energia berde gisa ezagutzen diren energia alternatibo, garbi eta berriztagarri bat da. Eguzki-panel bidez Eguzkiaren erradiazioa energia termiko edo elektriko bihurtzea datza. Energia-sistema hori oso erabilgarria da elektrizitatea iristen ez den lekuetan. Europan, gehien ekoizten duten herrialdeak Grezia, Alemania, Austria eta Espainia dira.

Energia geotermikoa Lurreko barruko beroaren bitartez lortzen da. Energia hori lurrin natural gisa edo ur beroko iturburu edo fumaroletatik presiora ateratzen den substantzia kimikoekin nahasturiko ur bero gisa lortzen da. Ur beroa edo lurrina berez sor daiteke edo baita sunda bidez ere. Islandia da energía geotermiko gehien ekoizten duen Europako herrialdea.