Jaulkipen data: 23 apirila 2009

EUROPA 2009. AÑO INTERNACIONAL DE LA ASTRONOMÍA

KONTSULTATU TARIFAK

EUROPA 2009. AÑO INTERNACIONAL DE LA ASTRONOMÍA

HISTORIA

PostEurop elkarteko herrialde kideek (Europako Posta Operadore Publikoen Elkartea) Europa izeneko bilduma (urtero abian jartzen dute gai komun batekin) Astronomiari dedikatu diote. Espainiak bat egin du Astronomiako Nazioarteko Urteari buruzko zigiluaren igorpenarekin. Zigiluan espazioaren konposizio artistiko bat irudikatu da, argi sortapean proiektatuta.

Nazio Batuek 2009. urtea Astronomiako Nazioarteko Urtetzat jo dute; alegia, Nazioarteko Astronomia Batasuneko lehendakariak esan bezala: “nazio guztiei iraultza zientifiko eta teknologiko ernagarrian parte hartzeko aukera ematen dien gertakari bat”. Italiako gobernuak gauzatu du Astronomiako Nazioarteko Urtea antolatzearen proposamena, Galileo Galilei-k teleskopio bat astronomiarako lehen aldiz erabili zuela, 400. urteurrena ospatzeko. Italiako astronomo eta fisiko horrek 1609. urtean teleskopio bat eraiki zuen eta horrek iraultza zientifikoari bidea ireki zion, mundua ikusteko era erabat aldatuz. Era horretan, berebiziko aurkikuntzak egin zituen, besteak beste:, Jupiterren sateliteak, Venusen faseak, Ilargiaren mendiak eta kraterrak edo Eguzkia bere ardatzaren inguruan biratzeren zela. Urte horretan bertan, Alemaniako Johannes Kepler astronomoak bere Astronomía nova argitalpenean zeruko mekanikari buruzko funtsezko legeak idatzi zituen. Antzinarotik, astronomia izan da gizakiaren bizitzan eragin handien izan duen zientzietako bat, eta arlo anitzetan aplikatu da: nabigazioan, nekazaritzan eta denbora neurketan. Mende askoz, astronomia bakarrik eguzki sistemarekin lotuta egon zen, baina XIX. mende erdialdean, aurrera pausu garrantzitsua eman zen, teknika berezi berriak aplikatu eta tresna berriak sortu zirelako, esate baterako: teleskopio handiak eta behatoki astronomikoak. Horiei esker, gaur egun, Unibertso osoa esploratu dezakegu. Astronomiako Nazioarteko Urtearen ospakizunaren helburua hiritarrengan zientzia honekiko interesa sustatzea da, bereziki gazteen artean, baita Unibertsoaren ezagupena igortzea ere, metodo zientifikoen bitartez. Hauxe da erabilitako dema: “Unibertsoa ezagutzeko da”. Horretarako, herrialde bakoitzean, astronomo profesionalen, ikastetxeen eta zaleen artean lankidetza sistemak ezarri dira, kosmosaren handitasuna berraurkitzen laguntzeko.