Jaulkipen data: 15 apirila 2009

FAROS 2009

KONTSULTATU TARIFAK

FAROS 2009

HISTORIA

Correos-ek 2009. urtean, Faroak bildumari buruzko orri txikiko formatuko sei zigilu kaleratu ditu. Zigiluetako irudietan faro-dorreak eta honako eraikin hauek ikus daitezke: Porto Colom Mallorca irlan; La Higuera Huelvan; Igeldo Gipuzkoan; Arinaga Kanaria Handitan; Torre de Hércules A Coruñan; eta Torrox Malagan.

Porto Colom faroa Mallorkako Ekialdeko kostaldean kokatuta dago. Banda beltzak dituen dorre zuri bat da. Bere plano fokalak 42 metroko altuera eta 25 metroko euskarria dauka. Bere gaueko irismen nominala 10 itsas miliakoa da, berea argia zuria da eta zerbitzuan aurkitzen da. Faro hori Illes Balears irletako Portu Agintaritzako kostalde sarearen barne dago. La Higuera faroa Matalascañasen kokatuta dago, Huelvako probintzian. Bertako Portu Agintaritzaren menpe dago. Bere eraikina hiruki itxurako prisma zuri bat da, kupula batekin. Plano fokaleko altuera 47 metroko da, eta euskarria, berriz, 24 metrokoa. Zerbitzuan jarraitzen du, bere argia zuria da eta 20 mn-ko irismen nominala dauka. Igeldoko faroa 1855ean sortu zen eta Donostiako erreferenteetako bat da. Pasaiako Portu Agintaritzakoa da eta etxedun dorre zilindriko zuri bat du. Zerbitzuan dago eta 134 metroko plano fokala dauka. Euskarria 13 metrokoa da. Bere argia zuria da eta irismen nominala 26 mn-koa da. Punta Arinaga faroa Kanaria Handiko Ekialdeko kostaldea balizatzen du eta Las Palmasetako Portu Agintaritzakoa da. Arinaga Mendian kokatuta dago. Bere eraikina dorre zilindriko zuri bat da, banda gorriekin. Argiaren kolorea zuri-gorria da eta zerbitzuan dago. Plano fokaleko altuera 47 metrokoa da eta euskarria, berriz, 13 metrokoa. Torre de Hércules faroa erromatarrek I. mendean, K.o. eraiki zuten. A Coruñako Portu Agintaritzaren menpe dago eta tope harlanduzko harri oktogonaleko lau angeluko dorre bat dauka. Bere plano fokala 106 metrokoa da eta euskarria, berriz, 49 metrokoa. Zerbitzuan dago, argia zuria da eta gauean 23 itsas milietako irismena dauka. Torrox faroa udal mugarte horretan aurkitzen da.1864. urtean eraiki zen eta Malagako Portu Agintaritzakoa da. Plano fokaleko altuera 29 metrokoa da eta euskarriak 23 metro ditu. Etxe baten gainean eraikitako dorre zilindriko zuri bat da eta zerbitzuan jarraitzen du. Argia zuria da eta irismena 20 mn-koa da.