Jaulkipen data: 20 urtarrila 2009

FLORA Y FAUNA. Hortensia y Carbonero común

KONTSULTATU TARIFAK

FLORA Y FAUNA. Hortensia y Carbonero común

HISTORIA

Flora eta Fauna serieko zigilu eransgarriek, Hortentsiari eta Kaskabeltz handiari eskainiak, landarearen eta hegaztiaren irudi bana dute.

Hortentsia hosto erorkorreko landarea da, saxifragacea familiakoa eta Hydrangea macrophylla generokoa. Lorategiko zuhaixka horren hostoak aurkakoak, obalak eta horztunak dira, eta landatutako lekuko klimaren arabera, hainbat metroko altuera izan dezakete. Udaberriaren eta udaren artean botatzen ditu loreak. 8 eta 10 cm bitarteko aldaxken bitartez ugaltzen da. Hortentsien loreak aurreko urtean eratutako begietatik ateratzen dira. 90 espezie daude, baina guztiek dute jatorri bera, hortentsia komuna. Hortentsiaren loreak korinbo handietan daude bilduta, adarren bukaeran daudenak. Bi motatakoak izan daitezke: esterilak eta hermafroditak. Bi motatako landareak ere daude. Lore-botoien kopuruaren arabera, lore bakarrekoak, botoi bakarra dutenak, edo lore-anitzak daude, hainbat botoi dituztenak. Loreak zuriak, larrosak, urdinak eta gorriak izan daitezke.

Kaskabeltz handia edo Parus major, Paridae familiako hegaztia da, Passeriforme ordenekoa. Espezie sedentarioa da, Europan eta Asian oso ugaria. 15 cm inguru luze da eta lumetan zerrenda beltz bat du, harretan zabalagoa, bularralde horian zehar. Lepoa eta burua beltzak dira, masailak zuriak eta goiko aldea oliva koloreko berdea. Intsektuak eta haziak jaten dituzte, gehienbat. Basoetan, zuhaitzak eta lorategiak dauden lekuetan bizi ohi dira. Apirilaren eta ekainaren artean ugaltzen dira eta sei eta zortzi arraultza artean jartzen dituzte.