Jaulkipen data: 16 urria 2009

MICOLOGÍA

KONTSULTATU TARIFAK

MICOLOGÍA

HISTORIA

Mikologiari buruzko serieak gastronomia-kalitate handiko oso bi onddo arrunt erakusten ditu: Cantharellus cibarius-a eta Boletus pinophilus-a.

“Zizahori” izena ere ematen zaio.

Txapela hori edo laranja kolorekoa da, lodia eta mamitsua da eta 4 eta 12 cm bitarteko diametroa du; hasieran ganbila da, gero zabala eta, amaieran, kopa edo inbutu forma hartzen du, ertzak izurtuta. Estipea hori kolore berekoa da; 3 eta 6 cm bitartean neurtzen du eta zilindrikoa eta lodia da. Lamelak ere horiak eta dekurrenteak dira eta luzatu egiten dira estipearen zati bat osatzeko. Mamia horixka edo zurixka da, fruta-usaina du eta zapore onekoa da.

Udaberriaren amaieratik udazkenera hazten da, taldeka, harizti, pagadi eta abarretan eta konifero-basoetako leku hezeetan, sarritan, goroldio eta orbelaren artean. Oso perretxiko arrunta da, jateko oso ona, eta normalean ez du parasitoen erasorik jasotzen.

Horia eta gastronomia-balio txikikoa den Hygrophoropsis aurantiaca-rekin edota toxikoa den Omphalotus olearius-arekin nahas daiteke.

“Kaskabeltz” izen arruntaz ezagutzen da. Txapelak 25 cm-ko diametroa ere izan dezake; hasieran, ganbila da eta, amaieran, laua, eta kolore marroi gorrixka du, kaoba-tonalitate batekin. Hodiak zabalak dira eta banandu daitezke; hasieran zuriak dira, gero horixkak eta, azkenik, oliba-hori kolorekoak. Estipea lodia eta mardula da eta, kasu batzuetan, haren lodierak txapelaren diametroa gainditzen du ere; krema-tonalitateko kolorea du, sare batez estalirik. Haren mamia zuria eta gogorra da (bigunagoa heldua denean), usain eta zapore atseginak ditu eta jateko oso ona da.

Pinudietan hazten da udaberritik udazkenera, euriarekin batera, baina hostozabalen azpian ere aurki daiteke.

Zaila da beste perretxiko batekin nahastea. Baliteke batzuetan arazoren bat izatea boletus aereus-etik, edulis-etik eta reticulatus-etik (guztiak ere jateko bikainak) bereizteko, baina pinophilus-a bere kaoba-tonalitateagatik ezagutu daiteke.