Jaulkipen data: 31 urria 2009

NAVIDAD 2009

KONTSULTATU TARIFAK

NAVIDAD 2009

HISTORIA

2009ko Gabonak igorpena lau zigiluz dago osatuta, horietatik bi bakarrik itsasten direnak, eta gainerakoak, bloke-orria osatzen dutenak. Gabonak eta Epifaniari buruzko irudiak dauzkate lau zigiluok, bi jai horietako berezko gaiak. J. Carrero margolariak egin ditu lau zigiluetako irudiak.

Lehenengoaren izena Amatasuna da, eta haren irudia kolorezko arkatza eta olio-pintura bezalako materialarekin teknika mistoaz egin da. Ama gazte bat bere haurtxoa besarkatzen duela ikus daiteke irudian.

Bigarren zigiluaren izena Errege Magoak iristen dira da, eta Ekialdeko Erregeen bisitaldiaren inguruko hainbat elementuren irudiak dituzte. Lanaren goian, erdian, hondotik bereizten den zurizko ohar bat dago itsatsita. J. Carreroren marka berezi horrek Erregeei opariak eskatzeko gutuna dakarkigu burura. Horren azpian, haur baten oinetakoak, jostailuen ondoan (marineroz jantzitako kopina eta metalezko motoa). Arabiar azulejo zeramikoa ere badako, Carreroren margolanaren ezaugarria eta bereizlea.

Bloke-orrian datozen beste bi zigiluak teknika mistoarekin egin dira: italiar Ekolaren zurezko taila zahar baten argazkia eta J. Carreroren marrazki bat elkartzen dituzte, non atzeko paisaiari begira ari zaion emakume bat bizkarretik ikusita irudikatu duen. Haurraren adorazioa eta Paisaia gorriz emakumearekin izena eman die egileak. Artelan misto horretan, material heterogeneoz egina, irudi klasikoen eta modernoen arteko elkarrekintza eta sinkronia lortzen da. Bata bestearekin harmonizatuta azaltzen da. Lanean osotasun bat eratzen dute. J. Carrerok bloke-orri eta zigilu hauetan egindako ekarpen berritzaileek konposizioan oreka lortzen dute.