Jaulkipen data: 15 uztaila 2009

PERSONAJES

KONTSULTATU TARIFAK

PERSONAJES

HISTORIA

Zientziari eta gizarte aurrerapenari egindako ekarpenak direla eta, Pertsonaiak bildumak Claudio Moyano, Charles Darwin eta Louis Braille-ren izenak hartu ditu barne, horiek guztiak jaio zirela, bigarren mendeurrena bete ondoren.

Claudio Moyano Samaniego politikaria (Bóveda de Toro edo Fuentelapeña, Zamora 1809- Madril 1890) erakunde zibiletako eta ekonomia politikoko katedraduna izan zen Valladolideko Unibertsitatean. Bere ibilbide politikoa 1841ean hasi zen, Valladolideko alkate konstituzional hautatu zutenean. Bi urte beranduago, militantzia indarrekin, Espartero-ren aurka altxatu zen eta bere ideia aurrerakoiak eta moderatuak gero eta jarrera moderatuagorantz bilakatuz joan ziren. Hirutan Sustapen Ministroa izan zen: 1853an, Lersundi jeneralaren presidentziapean; 1856an Narváez-ekin, (etapa horretan lehen hezkuntzako irakaskuntza derrigorrezkotzat aitortu zuen Heziketa Publikoko legea kaleratu zuen) eta 1864an Arrazola-ren kabinetearekin. Bere lana hezkuntza arloan ere nagusitu zen, Valladolideko eta Madrileko Unibertsitateko errektore gisa. Bertan, erreforma garrantzitsuak ezarri zituen.

Charles Darwin-ek (Shrewsbury 1809-Down, Kent 1882) Edinburgon eta Cambrigen ikasi zuen. Bertan, Henslow Botanikako irakasle ospetsuaren laguna egin zen, eta azken horrek Beagle bergantineko espedizioan naturista moduan parte hartzea proposatu zion, Hego Amerikako kostaldeak eta Ozeano Bareko irlak esploratzeko. Bost urtez luzatu zen bidaian, naturari buruzko ikasketak sakondu zituen eta bere bidaia-oharrak argitaratzeko erabili zituen behaketa zientifikoak burutu zituen. 1859an El origen de las especies izenburuko bere lan handia argitaratu zuen. Hura, laster, beste hizkuntzetara itzuli zen, historia naturalari buruzko ikuspegi berri bati eta Darwinismo izenekoari bide emanez. Izaki bizidunen bilakaerarekin lotutako lan ugari idatzi zituen, eta ondorioz, inguru erlijiosoetan eta ikuskera klasikoko giroetan gogor astindu zuten.

Louis Braille itsuentzako irakurketa sistemaren asmatzailea (Coupvray 1809-París 1852) hiru urterekin itsu geratu zen istripu baten ondorioz. 10 urterekin Pariseko gazte itsuen Institutuan sartu zen, alegia; munduan existitzen zen mota horretako lehenengo erakundeenetariko bat. Bertan, zenbait lanbide erraz irakasten zen. Musikarako talentu berezia zuela, musika errazago irakasteko kode desberdinak asmatu zituen, baina bere asmakizun nagusiena itsuentzako Braille irakurketa eta idazketa sistema izan zen. Hura mundu osora zabaldu da. Metodoa erliebean dauden puntuak erabiltzean datza, ukimenaren bidez irakurri ahal izateko.