Jaulkipen data: 10 uztaila 2009

X ANIVERSARIO DE LA CREACIÓN DEL EURO

KONTSULTATU TARIFAK

X ANIVERSARIO DE LA CREACIÓN DEL EURO

HISTORIA

Euroa sortu zela, X. Urteurrena bete dela, bloke-orri berri bat zirkulazioan jarri da. Bertan, atzealde urdin batean, irudikatzen dira urteurrena ospatzeko kaleratutako uneko billeteen eta txanponaren xehetasunak.

1999ko urtarrilaren 1ean, Europan, Euro txanpon berria jaio zen. Hala ere, hiru urte itxaron behar izan ziren, 2002. urtera arte, merkatuan eraginkor bilakatzeko. Euroa urrats erabakigarria izan zen Europan txertatzeko, eurogunea izeneko txanpon bakar bilakatu zelako. Gaur egun, Europar Batasuneko (EB) 16 Estatuk eta 325 hiritar milioi baino gehiagok erabiltzen dute. Euroa Estatu desberdinetan pixkanaka barneratu da: Belgikan, Alemanian, Irlandan, Espainian, Frantzian, Italian, Luxemburgen, Herbehereetan, Austrian, Portugalen eta Finlandian, 1999. urtean sartu zen; Grezian, 2001ean, Eslovenian 2007an, Txipren Maltan 2008an eta Eslovakian, 2009. urtean. Euroaren ikurra € da: epsilon letra grekoan inspiratuta dago eta Europa hitzaren lehenengo letrei erreferentzia egiten die, bi lerrok paraleloki gurutzatuta egonkortasun ekonomikoaren adierazgarri bezala. Euroguneko herrialde guztiek billeteetan diseinu berdinak erabiltzen dituzte, Europako Moneta Erakundeak (IME) 1996. urtean antolatutako lehiaketan hautatuta. Aipatutako lehiaketan Robert Kalina austriarrak aurkeztutako proiektuak irabazi zuen. Billeteetan garai klasikotik XX. mendeko arkitektura modernora arte zabaltzen diren estilo arkitektonikoak irudikatzen dira. Aurrealdean, EBeko izaera irekia eta lankidetza espiritua irudikatzen dituzten ateak eta leihoak agertzen dira, eta atzealdean, berriz, herrien arteko komunikazioa adierazten duten zubi europarrak aurkitzen dira. Bi aldeak Europar Batasuneko berezko hamabi izarrekin osatzen dira. Billete bakoitzak segurtasuneko 30 elementu baino gehiago ditu, besteak beste: ehundura, kotoi zuntzez egindako paper berezi batean inprimatuta egoteagatik; ur marka, horrek argitara ikusita inprimatu ez den aldean marrazki bat itzalpean adierazten du; eta banda holografiko distiratsua edo holograma, balio handiagoko billeteetarako. Txanponek herrialde guztietan berdina den alde bat dute, Europar Batzordeak aukeratuta, eta beste aldetik, diseinu libreko aurpegi nazionala agertzen da, hamabi izarrekin batera. Espainian, euroak pezeta historikoa ordezkatu zuen, 166,386 pezetetako parekotasun baliogarria ezarriz. De esta hoja bloque se realizó una Prueba de Artista .