Jaulkipen data: 02 urtarrila 2010

AUTONOMIAS

KONTSULTATU TARIFAK

AUTONOMIAS

HISTORIA

Nazioko gutun arautuetarako A tarifadun zortzi zigilu eranskorrek osatzen dute Autonomiak saila. Han aurki ditzakegu Kongresuaren eta Senatuaren fatxaden irudiak eta baita sei Autonomia Erkidegoko banderak eta lurraldearen mugak ere.

Diputatuen Kongresua edo Gorte Orokorren behe ganbara da espainiar herria ordezkatzen duen erakunde kostituzionala. Probintzia bakoitzeko biztanleekiko proportzionala den ordezkari-kopuruko sistema baten bidez aukeratzen dira diputatuak. Senatuarekin batera, estatuaren lege-boterea burutzen du.

Senatua edo Gorte Orokorren goi ganbara lurraldeak ordezkatzen dituena da. Lau urtean behin aukeratzen da eta urtean behin elkartzen da saioen bi aldi arruntetan. Gobernuak, foru aldundi iraunkorrak edo ganbaretako baten gehiengo absolutuak hala eskatuta ere elkar daiteke.

1982an lortu zuen Errioxak Autonomia Estatutua. Erkidegoaren hiriburua Logroño da. Banderak lau marra ditu horizontalean, tamaina berekoak, gorri, zuri, berde eta hori kolorekoak.

1982tik autonomoa da Gaztela-Mantxa eta Albacetek, Ciudad Realek, Guadalajarak eta Toledok osatzen dute erkidegoa. Gorteak Toledon daude. Bertikalean bi karratu berdinetan banatuta dagoen laukizuzen batek eratzen du bandera. Lehenengoa, mastaren ondoan, gorri karmesi kolorekoa da eta urre koloreko gaztelu bat du irudikatuta; bigarrena, zuria da.

Valentziar Erkidegoko lurraldeak 1982tik du autonomia, eta Alacant, Castelló eta Valentzia probintziek osatzen dute. Generalitataren egoitza Valentzian dago eta bandera horiaren gainean jarritako gorri koloreko lau zerrendaz dago osatuta, zeinak zerrenda urdina duen mastaren ondoan.

Kanariar uharteek 1982az geroztik dute Autonomia Estatutua eta Lanzarote, Fuerteventura, Kanaria Handia, Tenerife, Palma, Gomera eta Hierro uharteek osatzen dute erkidegoa. Parlamentuaren egoitza Tenerifeko Santa Cruzen dago. Bertikalean dauden hiru zerrenda berdinez dago osatuta bandera: Zuria, urdina eta horia.

Murtziako Eskualdearen Autonomia Estatutua 1982an onartu zen. Gorri karmesi edo cartagena koloreko banderak urre koloreko lau gaztelu ditu ezkerreko goiko ertzean eta eskuineko behekoan zazpi errege koroa.

1982az geroztik du Aragoik Autonomia Estatutua eta bertan sartzen dira Huesca, Teruel eta Zaragoza probintziak; azkena da hiriburua. Hori koloreko hondoaren gainean lau barra gorri horizontal eta armarria ditu banderan.