Jaulkipen data: 08 azaroa 2010

CATEDRALES. Catedral Basílica de Santiago. Bilbao

KONTSULTATU TARIFAK

CATEDRALES. Catedral Basílica de Santiago. Bilbao

HISTORIA

Bilboko Katedralari Santiagoko Katedral Basilika ere deitzen zaio Santiago apostoluaren Bilboko zaindariaren omenez. Horren portada nagusia irudikatzen duen bloke-orri bat du, baita katedralaren dorre eta fatxada nagusia agertzen dituen zigilu bat ere.

Santiagoko Katedral Basilikaren lanak XIV. mendearen bukaera aldean hasi ziren, garai hartan nagusi zen estilo gotikoan oinarritutako kontzeptu arkitektoniko eta eskultorikoetan inspiratuta. Lan horiek, gainerako katedraletan gertatu zen moduan, denboran luzatu egin ziren XV. eta XVI. mendeetan, harik eta eraikuntzako elementu batzuk XIX. mendean berreraikuntza-lan garrantzitsuak jasan zituzten arte. Horregatik aurkitzen dira, hain zuzen ere, elementu eta xehetasun gotiko, errenazentista eta neogotikoak dituzten kaperak, fatxadak, dorrea, portadak eta arkupeak. Zehazki, zigiluan irudikatzen diren fatxada eta dorrea 1891 inguruan bukatu ziren. Fatxada, zeinak arkupea, arrosa-leihoa eta kapitela baititu, estilo neogotikokoa da eta aurreko fatxada barrokoa ordezkatu zuen. Egun ikus daitekeen dorrea, berriz, (hori ere neogotikoa da), dorre neoklasiko batek hartzen zuen tokian eraiki zen. Dorre horrek 64 metroko altuera du, hiru gorputzetan eraikita dago eta kapitel batekin koroatuta dago.

Bilboko Katedralak XVI. mendeko sakristia gotiko-errenazentista eder bat du, baita kripta-oratorio bat, klaustro bat eta kontrahormetan kokatutako hamabost kapera ere. Kaperak zenbait deiturari eskainita daude: Pilareko Ama Birjina, San Anton, Begoñako Gure Ama, Santa Luzia, Alkalako San Diego, Pietatea, Sagrarioa, Errosarioa, Erremedioak, Santa Marina, Karmengo Ama Birjina, Bautismoaren Ama Birjina, San Seragin, Penitentziala eta Amodioaren Kristo.