Jaulkipen data: 04 martxoa 2010

Catedrales. Catedrales de Plasencia

KONTSULTATU TARIFAK

Catedrales. Catedrales de Plasencia

HISTORIA

Bloke-orri bat igorri da Plasentziako Katedralei buruzko zigilu batekin. Aipatutako zigiluak antzinako Kapitulu-gelaren kanpoaldeko irudi bat adierazten du. Gaur egun, hura kapera bilakatu da eta bere dorreak, Melón izenekoa, apaingarri arkitektoniko oparo ditu, beste katedraletako dorreen zinborioetako apaingarriak gogora ekarriz, besteak beste: Zamorako katedralaren dorrea eta Salamancako katedral Zaharraren Gallo dorre. Bloke-orrian ikus daiteke Plasentziako Katedral Berriko fatxada nagusi platereskoa.

Plasentzia Caceres probintziako hiri garrantzitsuenetariko bat da eta Jerte ibai ertzetan kokatuta dago, Zilarrezko Ibilbidean eta Monfragüe Parke Nazionaletik gertu. Cacereseko herri honek Salamancako pribilegio berbera du: bi katedral dituzte: Zaharra eta Berria. Pasentziako katedral Zaharrak Santa Maria izena du ere eta, Espainiako katedral gehienak bezala, mendez mende egiten joan zen, beraz, dimentsio handiko tenplu hauek estilo arkitektoniko eta garai desberdinak izaten dituzte. Horregatik, katedrala XII. mende amaieran eta XIII. mende hasieran eraikitzen hasi zen, beraz, bertan kutsu erromanikoak edo zistertarrak eta XIV. mendeko elementu gotikoak aurkituko ditugu. Hiru nabe eta Kapitulu-gela zahar bat ditu, baita beste katedralarenarekin lotzen den klaustro bat ere. Bere gunetako batzuetan, gaur egungo katedraleko museoa hartzen du barne eta, bere piezen artean, Morales el Divino eta Pompeo Leoni egileen lanak gordetzen ditu. Katedral Berria 1498. urtean hasi zen eraikitzen eta, lanek behin eta berriro eten egin ondoren, XVIII. mendean ekin egin zieten berriro, amaieran, bukatu gabe gelditu arren. Estilo platereskoko bi fatxada ditu: bat Juan de Álava eta Gil de Hontañón-ena eta bestea, berriz, Diego de Siloé-rena. Bertako Erretaula Nagusia Gregorio Fernández-en tailuez eta Francisco Ricci-ren margo-lanez osatuta dago. Horrez gain, Churriguera anaien eta Luis Fernández-en erretaulak eta piezak daude. De esta hoja bloque se realizó una Prueba de Lujo sin dentar en color negro.