Jaulkipen data: 18 otsaila 2010

Cerámica española

KONTSULTATU TARIFAK

Cerámica española

HISTORIA

Igorpen honen orriak lau zigiluetako zerrendez osatzen dira eta horietan, Talavera de la Reinako Ruiz de Luna Museoko zeramika espainiarreko piezak irudikatzen dira. Aipatutako zigiluetan tintontzi polikromatu bat, XVIII. mendeko pegar bat, plater bat eta anfora bat agertzen dira, azken biak XX. mendean eginak.

Tintontzi polikromatua Alcorako eragineko pieza bat da. XVIII. mendean egin zen, zuria da eta apaingarri begetal ugari ditu. Apaingarri horiek, izkina nabariekin batera, itxura barrokoa ematen diote. Bere ikonografian Alcorako zeramikaren berezko elementuak ere irudikatzen dira, zehazki, "chaparro-rena", baita pieza jaso zuen pertsona ere. Tintontzi honek lau putzu ditu erdian kokatutako putzutxo baten inguruan.



Pegarra XVIII. mendekoa da ere eta urdin kobaltoan apainduta dago atzealde zuri baten gainean. Tamaina handikoa da, 0,53 cm altuera baitu, eta ahoak kanpai itxura du, oinarriak, berriz, eraztun itxura eta bi helduleku ditu. Bere apaingarriek ehizaldi eta animalien arteko borrokako eszenak adierazten dituzte. Begetalak ere oso nabariak dira, bai eszenetan eta bai heldulekuen grekan.

Andaluziako Enrique Guijo artistak platera egin zuen eta Talaverako Niveiro-ren "El Carmen" buztinolan egosi zen. 1907. urtekoa da eta errenazimenduko kaskoa daraman gudari baten profila irudikatzen du, greka baten markoan sartuta eta oparotasunaren adar bana eusten dituzten bi emakumek inguratuta. Apaingarrien artean tonu horiak eta urdinak ikus daitezke. Kartela batean Talaverako izena agertzen da.

Anfora erakusketa batekoa da eta Ruiz de Luna-ren buztinolan egin zen aurreko XX. mendean. Tamaina txikiko pieza bat da, bezeroei erakusteko erabiltzen baitzen. Apaingarri ugari ditu bi aurpegietan; batean, tonu urdinak eta horiak nagusitzen dira eta bestean, berriz, tonu zuriak eta urdinak. Azken horretan ere Talaverako izena agertzen da eta bi heldulekuetan atxikitako figura antropomorfoak nabarmentzen dira.

Datuak eta irudiak Talaverako Ruiz de Luna Zeramikako Museoaren bidez eskuratu dira.