Jaulkipen data: 05 apirila 2010

Cine Español

KONTSULTATU TARIFAK

Cine Español

HISTORIA

2010eko Goya Sariak. Pelikula Hoberenari buruzko Zine Espainiarraren bilduma lehenengo aldiz igorri ondoren, Sari horien oroitzapena egiten duen zigilu berri bat kaleratu da, Ágora pelikulari buruz (zazpi Goya sari irabazi dituena).

Espainiako zeluloidearen munduak bere urteko festa ospatzen du Goya Sariekin, Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiak emanak. 1978. urtean Sariak sortu zirenetik, zine espainiarrak bere kalitatea eta ospea mugetatik kanpo eraman ditu, eta pantaila handiko munduak emandako saririk ospetsuenetariko batzuk irabazi ditu. 2010. urteko Goya Sarien edizioan 300 pelikula espainiar inguruk hartu du parte, Espainian iaz estreinatuta: Pelikula Hoberenaren saria Celda 211 pelikulak jaso du zortzi Goya Sariekin, eta ondoren, Ágora kokatu da, zapi sariekin.

Grekotik datorrela, agora hitzak zera esan nahi du: herria, bere batzarrak antolatzeko eta justizia gobernatzeko, biltzen zen plaza publikoa. Zigilu hau irudikatzen duen Ágora pelikula, Alejandro Amenábar-rek zuzenduta, IV. mendean girotuta dago, Egiptoko Alexandria hirian eta bere liburutegi ospetsuan. Bertan, Hipatia astronomoak eta filosofoak klaseak ematen dizkio ikasle talde bati. Pertsonaia hori historiaren protagonista da, erlijio matxinadak liburutegiraino bertaraino iristen diren garai batean; antzinaroko kulturaren eta jakinduriaren gunea. Jakinduria eta zientzia suntsitzen ziren garai aztoratu horietan, intolerantziaren eraginez, Hipatia astronomoak liburutegi handiko pergaminoetako eta liburuetako kultur legatua etsi gabe defendatu nahi du, ikasle zintzonetariko batzuen laguntzarekin. Pelikula genero historikoaren barruan dago, kutsu dramatikoarekin.

Zigiluan Ágora pelikularen kartela eta irabazi dituen zazpi Goya Sarien estatuatxoak irudikatzen ditu.