Jaulkipen data: 04 ekaina 2010

DEPORTES 3 sellos: dos Atletismo y uno XIX Copa mundial Fútbol 2010

KONTSULTATU TARIFAK

DEPORTES 3 sellos: dos Atletismo y uno XIX Copa mundial Fútbol 2010

HISTORIA

Kirolak serieko hiru zigilu hauen bitartez aurten gure herrialdean burutuko diren Europa eta Iberoamerikako Atletismo Txapelketak eta Hegoafrikako Munduko Futbol Kopa gogora ekarri nahi izan dira.

XIV Iberoamerikako Atletismo Txapelketa San Fernando-n (Cadizen) egingo dute, ekainaren 3 eta 6 artean. 29 herrialdetatik datozen 500 bat atletek gizon eta emakumeentzako 22 atletismo-modalitatetan hartuko duten parte. Frogak duela gutxi zaharberritutako Bahia Sur kirol-estadioan izango dira.

Txapelketako logotipoak lasterketa-jarreran den itsas izar bat du oinarri; bost besoek atletaren burua eta gorputz-adarrak irudikatzen dituzte. Maskota, ideia-lehiaketan hautatua, Burrito Salinero da.

Europako Atletismo Txapelketa 1934 urtean egin zuten lehendabiziko aldiz Turin hiri italiarrean. Bertan garai hartako atletarik onenak hartu zuten parte. Aurten, hogeigarren edizioan, Txapelketa Bartzelonan egingo da uztailaren 27 eta abuztuaren 1 artean. Pistako norgehiagokak 45.000 ikusle har ditzakeen Montjuïc-eko Estadio Olinpiarrean jokatuko dira eta bidekoak, maratoia eta martxa, hiriko erdigunean. 50 herrialdetako 1.400tik gora kirolarik parte hartuko dute gizon eta emakumeentzako 24 diziplinetan.

Zigiluan maskota Barni, maskota ofiziala ageri da; kamisetan logotipoa darama, B10: Bartzelonako hiria identifikatzen duen B letra larriak eta 10 zenbakiak, ospakizun-urte eta nota hoberen gisa, osatzen dute.

XIX Hegoafrika 2010 Munduko Futbol Kopa ekainaren 11 eta uztailaren 11 artean burutuko da. Txapelketa Hegoafrikako hiri ezberdinetako hamar futbol-estadiotan egingo dute, eta amaierako partida Johannesburgon jokatu. Txapelketan 32 taldek parte hartzen dute eta bi kanporaketa-fasetatik igaro beharko dute.

Zigiluaren irudian futbol-jokalari bat agertzen duen logotipo bat azaltzen da, Afrikako kontinentearen siluetaren eta Hegoafrikako banderaren koloreen gainean.