Jaulkipen data: 23 apirila 2010

DEPORTES. LEVANTE U.D.

KONTSULTATU TARIFAK

DEPORTES. LEVANTE U.D.

HISTORIA

Levante U.D. kirol kluba sortu zela ehun urte bete direla, kaleratu da Kirolak bildumako oroitzapenezko zigilu bat.

1909ko iraila zen Valentzian, Football Kluben Federazio Erregionala sortu zenean, Fútbol Club Levante eta Real Gimnástico Club de Fútbol kluben sorrerarekin bat eginez. Bi taldeek garaiko txapelketetan parte hartu zuten eta garaipen erregional nagusienetariko batzuk lortu zituzten. Era horretan, F.C. Levante klubak, 1934/35 denboraldian, Valentzia-Murtzia Super Txapelketa Erregionalaren Txapeldun titulua irabazi zuen eta Espainiako Koparen erdi finaletarako sailkatu zen. Guda zibila amaitu eta kirol topaketak itzuli ondoren, bi taldeek bat egitea erabaki zuten eta, 1941/42 denboraldian, Levante Unión Deportiva deitzera pasa ziren, gorri-urdin koloreak hartuz uniformerako.

Levante U.D taldeko kirol ibilbidean une on eta txar ugari izan dira, besteak beste: Lehen Mailako igoera 1962/63 denboraldian, behe mailetan egotea, eta berriz igotzea zenbait urte ondoren. Nahiz eta bere kirol historialaren zati nagusienean Bigarren Mailan aritu, esfortzu eta espiritu lehiakorra beti taldearekin batera agertu dira, eta sortu zela igarotako ehun urte hauetan zehar, garaipen handienak lortzeko borrokatu da.

Levante U.D. taldeko aurreko estadioa Vallejo zelai historikoa izan zen, 1969. urtean, Valentziako egungo Estadi Ciutat inauguratu zen arte. Klubak Buñoleko Kirol Hiria dauka lehen mailako jokalariek eta oinarrizko futbol eskola osatzen duten kirolariek kirola eta entrenamenduak egiteko.

Zigiluan taldeko koloreak, arma-harria eta mendeurrena (1909-2009) ospatzeko sortutako logotipoa agertzen dira.