Jaulkipen data: 09 iraila 2010

DÍA MUNDIAL DEL ALZHEIMER

KONTSULTATU TARIFAK

DÍA MUNDIAL DEL ALZHEIMER

HISTORIA

Osasunaren Mundu Erakundeak eta Alzheimerraren Nazioarteko Federazioak irailaren 21a Alzheimerraren Mundu-egun izendatu dute eta filateliak bat egingo du jazoera horrekin, oroitzapenezko zigilua igorriz.

Alzheimerra neuroendekapenezko gaixotasun progresibo eta atzeraezina da, gaixoek neuronak galtzea eta beren gaitasun fisiko eta mentalak hondatzea eragiten duena. Izena 1907an gaixotasuna bereizten duten sintomak aurkitu zituen Aloís Alzheimer alemaniar neurologoari zor zaio. Hasieran, gaixotasuna poliki agertzen da, memoria-galera arinak, mintzairaren jarioa galtzea, orientatzean huts egitea, bat-bateko aldarte-aldaketak eta nortasun-aldaketa nabarmenak eraginez, besteak beste. Gutxika, aurrera egiten du, harik eta erabateko ezintasuna eta gaitasun fisiko eta mentalak erabat galtzea eraginez. Hala, gaixoak etengabeko arreta behar du eguneroko bizitzan. Gaur egun ez dago sendabiderik, baina gaixotasunaren eta horren sintomen progresio-maila murrizten saiatzen diren tratamenduak daude. Tratamendua, izaera aringarria duena, farmakoen, laguntza psikologikoaren eta zaintza pertsonalen bidez ezartzen da.

Alzheimerraren Mundu-egunarekin, batetik, instituzio eta erakunde ofizialen laguntza eta elkartasuna eskatu nahi da, gaixotasun hori duten pertsonen arretarako baliabide espezifikoak zuzendu ditzaten, hala nola zentro espezial gehiago sor ditzaten. Bestalde, oro har, gizartea sentikortu nahi da mundu guztian milioika pertsonari eragiten dion gaixotasun horren inguruan.

Zigilua Jesús Sánchez Estudioak diseinatu du eta Pensamientos ausentes, Día Mundial del Alzheimer lelopean, aurpegi lauso eta zehaztugabe bat agertzen du, gaixotasunak jotako pertsonen garuna bera bezala.