Jaulkipen data: 30 apirila 2010

DIARIOS CENTENARIOS. El Correo

KONTSULTATU TARIFAK

DIARIOS CENTENARIOS. El Correo

HISTORIA

Correos-ek Ehun Urteko Egunkariak bilduma Bilboko El Correro egunkariari dedikatu dio: orain, sortu zela eta gizartearekin informazio konpromisoa bere gain hartu zuela, ehun urte betetzen dituen egunkaria. Zigiluak formatu bertikala du eta, bertan, egunkariko hainbat ale irudikatzen ditu eta goiko aldean, mendeurrena ospatzen duen logotipoa agertzen da. Goiburuaren tipografiak efemeridea gorriz nabarmentzen du, alegia: El Correo egunkariaren marka korporatiboaren kolore bereizgarria. Behean 1910. urtea adierazten da (lehenengo alea agertu zen urtea), 2010. urtera arte (mende bat bete duen urtea).

Goizeko egunkari independentea garai horretan El Pueblo Vasco deitzen zen eta lehenengo alea 1910eko maiatzaren 1ean kaleratu zen. Bilboko XX. mende hasierako industria eta ekonomiako goren aldiak Ybarra y de la Revilla anaiak aipatutako egunkaria sortzera bultzatu zituen.. Adierazitako egunkaria aurrerakoia, dinamikoa eta modernoa zen eta gizartean joera liberala eta plurala zuen. Horrek bere ibilbideari ekin egin zion 2.743 alerekin eta bere bizitzaren bigarren hamarkadan 8.000 aleak gainditzera iritsi zen. Guda zibilean itxi ondoren, 1938ko udaberrian sortu zen berriro, El Correo Español egunkariarekin bat eginez. 1971. urtean kaleratutako 80.000 ale baino gehiagok islatzen zuten egunkaria sendotzen eta goren aldian zegoela. 80 urtetan aldaketa teknologiko handiak eman ziren tailerretan eta egun Grupo Correo komunikazio taldea dena egunkaria egiten hasi zen. Beraz, gaur egun, El Correo egunkaria aipatutako egunkaria editatzen duen enpresa ez ezik, talde baten elkarte burua ere bada.

El Correo egunkariak (hala identifikatzen dute irakurleek), 90eko hamarkadan estrategia multimedia bati ekin egin zion eta gizartean sendotu zen, difusio garrantzitsu batean. Gaur egun, aipatutako difusioa bikoiztu egin da Interneteko edizioari esker, elcorreo.com web gunearen bidez. Kalitatearen aldeko berritutako apustuarekin eta egunero pluralismoaren aldeko jarduera batekin, euskal prentsaren buruzagi honek, milioi eta erdi irakurle baino gehiagorekin, eta Euskadiko egunkarien dekanoa izanik, etorkizunari aurre egingo dio bere izen handiak eta buruzagitzak emandako indarrarekin.