Jaulkipen data: 15 urria 2010

DIARIOS CENTENARIOS. El Día

KONTSULTATU TARIFAK

DIARIOS CENTENARIOS. El Día

HISTORIA

Tenerifeko Lencio Rodriguez kazetari eta idazleak, 1910eko urriaren 15ean, La Prensa egunkaria sortu zuen eta egunkari horrek, zehazki 1939ko otsailaren 15ean, bere izendapena egungo El Día izenarekin aldatu zuen. Goiburua, argitalpena bezalaxe, zenbait aldiz aldatu zen eta egunkaria eguneko bi orrialde izatetik zortzi izatera igaro zen. 1960ko hamarkadan, egunkaria finkatuta zegoenean, egunkariaren sortzaile eta jabea egunkaria zabaltzen hasi zen eta, 1967an, eraikin berri bat inauguratu zuen, Santa Cruz Tenerifekoaren Buenos Aires etorbideko 69. zenbakian. Han fotograbatu eta teletipoen ekipo modernoak instalatu zituzten, baita zazpi linotipia eta abiadura handiko errotatiba bat ere. 1974an, hedapen berri bat gauzatu zen; izan ere, egunkariaren espazioak zabaltzeaz gainera, hobekuntza berriak gauzatu ziren, hots, Vomag errotatiba zaharra Marinoni berriarekin ordezkatu zen eta, azken hori, 1974aren bukaera inguruan instalatu zen. Horren ondoren beste errotatiba batzuk etorri ziren, hala nola egungo Uniman, zeinak orduko 25.000 eta 50.000 ale bitartean ekoiztea ahalbidetzen baitu ekoizpen sinplean, orobat autoedizioa ahalbidetzen duten ordenagailuak.

El Día egunkariak Tenerife eta Kanariar Uharteetako berriak ematen ditu hasieratik eta izen bereko komunikazio-taldeko zati da, zeinak zenbait informazio-esparru, hala nola irratia eta telebista, barne hartzen baititu.

El Día egunkari independentea, Kanariar Uharteen historiaren lekuko zehatz eta zuzena izan da, jarduera informatiboko lehen mendean. Egunkariko atal eta orrialdeek Uharteetako eboluzio ekonomiko, sozial eta kulturalaren lekukotza jaso dute.