Jaulkipen data: 21 apirila 2010

EFEMÉRIDES. 100 años de la Gran Vía de Madrid

KONTSULTATU TARIFAK

EFEMÉRIDES. 100 años de la Gran Vía de Madrid

HISTORIA

Madrilgo Gran Viak, ikuspegi urbanistiko, sozial, ekonomiko eta kulturaletik hiriaren arteria garrantzitsuenetako bat denak, mende bat bete du kalea eraikitzeko lanak hasi zirenetik; izan ere, 1910eko apirilaren 4an inauguratu zituen Alfontso XIII.a erregeak kale ospetsu horretako lanak.

XIX. mendearen erdialdetik ari ziren pentsatzen Madrilen ipar-ekialdea eta erdigunea komunikatuko zituen bidea eraikitzea komeni zela. 1861ean, Madrilgo Udalak jadanik pilaketa handia jasaten zuen Puerta del Soletik igarotzea saihestuko lukeen komunikabidea sortzea mahaigaineratu zuen. Proiektu horretan, hiri-espazio berriak eta eraikin adierazgarriak sortzea ere barne hartzen zen. Zenbait urte geroago, 1886an, Carlos Velascok idatzitako Barne Erreformarako Proiektua onartu zen eta lehen desjabetzeak egin ziren; dena den, zailtasun ugarik eragotzi egin zuten planak aurrera egin zezaten. 1895ean, Barne Saneamendu, Erreforma eta Zabaltzearen Legeak proiektua desblokeatu eta bultzatu zuen, eta lana onura publikokotzat jo zuen. Hiru urte geroago, Madrilgo alkate zen Romanonesko Kondeak proiektua Lopez Salaberry eta Andres Octavio udal arkitektoen esku utzi zuen eta, azkenik, 1904an onartu egin zen. Proiektu horretan gaur egun ezagutzen ditugun hiru atalak agertzen ziren. Gran Viaren lehen atala 1910an hasi zen eta hirugarren ataleko lanak 1920ko hamarkadaren bukaeran amaitu ziren, zenbait eraikin ondorengo hamarkadetan eraiki ziren arren.

Gran Via, hiriaren komunikazio-ardatza izateaz gainera, merkataritzarako eta aisiarako gune bihurtu da denborarekin, orobat Madrilen bizi diren edo Madril bisitatzen duten pertsonentzako elkargune. Gran Vian saltoki-guneak, dendak, luxuzko hotelak, kafetegiak, zinemak eta antzokiak daude. Halaber, eraikin ospetsu ugari daude, besteak beste: Metropolis, Grassy, La Estrella, Merkataritza eta Industria Elkargoa, Matesanz etxea, Telefonica, Madrid-Paris, Musika Jauregia, Prentsa Jauregia, Capitol eta Coliseum, guztiak ere arkitekto espainiar entzutetsuenek diseinatuak.

Zigiluak Gran Viako atal ospetsuenetako bat adierazten duen ikonoa irudikatzen du.