Jaulkipen data: 01 martxoa 2010

EFEMÉRIDES

KONTSULTATU TARIFAK

EFEMÉRIDES

HISTORIA

Efemerideak bildumako zigilu honekin, 1810eko Gorte Konstituziogileen Berrehungarren Urteurrena ospatuko da. Aipatutako Gorte Konstituziogileek Espainiako historiari orientazio politiko berria eman zioten.

San Fernandon (Cadiz), orduan Villa de la Real Isla de León izenekoa, 1810eko irailaren 24an, antolatu ziren Espainiako historiako lehenengo Gorte Konstituziogileak eta Ohiz Kanpokoak. Gertakari horrek Estatu Demokratiko eta Zuzenbidezko Estatu baten oinarriak ezarri zituen Antzinako Erregimenari amaiera emanez eta antolaketa politikako sistema berri bati bide emanez. Aurreneko aldiz ezarri ziren subiranotasun nazionala, botereen banaketa, diputatuen ukiezintasuna, penintsulako eta itsasoz bestaldeko espainiarren arteko eskubide-berdintasuna, inprimatzeko askatasuna eta konstituzio bat osatzeko beharra. Azken hura 1812. urtean kaleratu zen. Isla de Leoneko Gorteak ideia politiko desberdinen arteko elkarrizketaren eta gizarte esparru berri bat sortzeko premiaren garaipena izan ziren.



Gorteak San Fernandon bildu ziren, Independentzia Gudan, tropa frantsesek okupatu gabeko Espainiako lurralde bakarra zelako. Espainia osoko eta Amerika eta Filipinetako lurraldetako ehun diputatu baino gehiago bildu ziren bertan, eta Eliza Nagusian zera zin egin zuten: erlijio katolikoaren defentsa, Espainiako osotasuna eta bere zapaltzaileengandik askatzea, Fernando VII.a eta ondorengoak erregetzat kontserbatzea, eta izendatutako kargua fideltasunez garatzea. Laster joera desberdinak agertu ziren, besteak beste: erreformistak edo liberalak Frantziar Iraultzaren printzipioen aldekoak; absolutistak, erregea itzultzearen aldekoak (Fernando VII.a) eta erregealdi absolutuaren aldekoak (horiei serviles deitu zitzaien); eta amerikarren taldea euren aberrien etorkizunarengatik kezkatuta.

Gorteak Isla Leoneko Antzokian instalatu ziren 1810eko irailaren 24tik 1811ko otsailaren 20era arte. Orduan Cadizera eraman ziren, eta bertan, 1812ko Konstituzioa atera zen. Lehenengo konstituzio-testu hau liberalismoaren ikurra izan zen eta Fernando VII.ak 1814ko maiatzaren 4ko dekretuaren bidez indargabetu zuen. Frantziako setioari aurre egiteagatik, Isla Leonek hiri titulua jaso zuen eta bere izena San Fernando izenarengatik aldatu zuen.