Jaulkipen data: 02 urria 2010

ESPACIOS NATURALES DE ESPAÑA

KONTSULTATU TARIFAK

ESPACIOS NATURALES DE ESPAÑA

HISTORIA

Hiru zigilu hauekin, Espainiako Espazio Naturalak seriea bukatzen da, urtebetean, Espainian dauden hamabi parke ezagutarazi dituena.

Aigüestortes eta San Mauricio Aintzirako Parke Nazionala Lleida probintzian daude, zeinak, 1996an birsailkatu eta hedatu ostean, 14.119 hektarea hartzen baititu. Ura parkeko elementu nagusia da eta laster, ur-jauzi eta goi-mendietako meandro bereizgarriak, aigüestortes edo ur bihurriak, daude. 200 aintzira baino gehiagorekin, Pirinioetako aintzira-eremu garrantzitsuena da. Desberdintasun orografikoak eta ibarren orientazio desberdinak direla eta, landare-espezieen dibertsitate handia dago, hots, lizar, makal, pago, izei eta pinu gorrien basoak aurki daitezke. Zona altuetan hotzarekiko erresistenteak diren landareak nagusitzen dira. Animalia adierazgarriena sarrioa da eta arrunki ikusten dira basoilarrak, okil beltzak, sai arreak, arrano beltzak eta ugatzak. Parkean Europako arte erromanikoko multzo garrantzitsuenetako bat dago: Boí ibarra, UNESCOk 2000 urtean Gizateriaren Ondare deklaratu zuena.

10.021 hektareak (8.703 itsasoan eta 1.318 lurrean) osatzen dute Cabrera Artxipelagoko Parke Nazionala, Cabrera eta Conejera uharteak eta 15 uhartetxo barne hartzen dituena. Kostalde babestua 57 kilometroz hedatzen da, hareazko hondartza, senaia eta itsaslabar malkartsuekin. Itsasoan 90 m-ra arteko horma bertikalak daude, uhartetxoak zeharkatzen dituzten hutsune eta kobak. Uren gardentasun eta ikuspena dela eta, alga eta landare ugari beha daitezke, bereizgarriena posidonia izaki. Itsas faunari dagokionez, ehunka espezie daude, hala nola meroak, olagarroak, morenak, izurdeak, kaxaloteak eta egiazko karetak. Belatz eta arrano arrantzale ugari daude, baita zenbait kaio klase ere. Flora endemikoari dagokionez, astragalo eta milazulo balearra daude. Mota mediterraneoko sastrakadietan, legeltxorra, miterra, basolibondoa eta erromeroa aurki daitezke. Parkea 1991n sortu zen.

Gatako Parke Naturala Almeria, Nijar eta Carboneras udalerrietan dago. Gata Lurmuturreko Mendatearen hegoaldea hartzen du, jatorri bolkanikoa eta itsaslabar ikusgarriak dituena. Parkean gatz-ustiategiak, hondartzak eta dunak daude, halaber, 63 km-ko luzera duen itsas zerrenda babestu bat. Faunari dagokionez, anfibioak, narrastiak, ugaztunak eta estepa- eta hezegune-hegaztiak nabarmentzen dira. Florari dagokionez, palmondo nanoak bereizten dira, Europako bertako palmondo bakarra direnak, baita espezie endemiko ugari ere.