Jaulkipen data: 21 urria 2010

ESPAÑA, CAMPEONA DEL MUNDO DE FÚTBOL

KONTSULTATU TARIFAK

ESPAÑA, CAMPEONA DEL MUNDO DE FÚTBOL

HISTORIA

Espainiako futbol-taldeak, historian lehen aldiz, Futboleko Munduko Kopa eskuratu du eta filateliak orri-bloke honekin ospatzen du. Horretan, kanpoaldean, talde irabazlearen argazki bat agertzen da eta, zigiluan, trofeo preziatua.

Lehiaketak iraun duen hilabete luzearen ondoren, Futboleko Munduko Koparen South Africa 2010 19. edizioak ateak itxi zituen, uztailaren 11n, Espainiako taldearen garaipenarekin, Holandako taldearen aurrean. Bi taldeek Johannesburgeko estadioan jokatu zuten azken partidua eta, han, 30 minutuko luzapenaren ostean, espainiar taldeak holandarra garaitu zuen, 1-0 eta, hala, munduko kirolaren historiaren zati izatera pasa zen

Adorea, pertseberantzia eta joko ona konstanteak izan dira Espainiako toki eta talde desberdinetako 23 futbolarik osatzen duten espainiar taldean; horiek, entrenatzaile trebeak zuzenduta, irabazteko desio bakarrarekin jokatu dute, eta lortu dute helburua. Atzean utzi zituzten lehiaren faseetan sortutako trabak, jakinik, irabazteko, talde-izpiritua mantendu behar zutela. Hala adierazi zuen Juan Carlos I.a erregeak, irabazleei Madrilgo Errege Jauregiko zutabeen areto mitikoan eskainitako audientzian, non eskerrak eman baitzizkien ametsak egiazko bihurtzeagatik. Halaber, honako hau esan zien: “Kiroltasunaren, zintzotasunaren, joko onaren eta lan-taldearen adibidea zarete, baita etorkizuneko belaunaldientzako ahaleginaren eta hobetze-izpirituaren adibidea ere.”

Espainiako taldearen arrakasta nazioarteko prentsak gehien zabaldu duen berrietako bat izan da, eta azken partidua mundu osoko milioika ikuslek ikusi zuten. Espainiako taldeak jadanik harro erakusten du munduko txapeldunen izarra eta Espainiako futbola gorenera eraman duen identitate-sinbolo bihurtu da.

Futboleko Munduko Kopa FIFAk antolatzen du eta lau urtean behin ospatzen da. 1930ean sortu zen eta zortzi herrialdek irabazi dute kopa: Brasilek, bost aldiz; Italiak, lau aldiz; Alemaniak, hiru aldiz; Argentinak, bi aldiz; Uruguayk, bi aldiz; eta Frantziak, Ingalaterrak eta Espainiak, behin.