Jaulkipen data: 18 urria 2010

EXFILNA

KONTSULTATU TARIFAK

EXFILNA

HISTORIA

Madril Espainiako Filatelia Erakusketaren XLVIII. edizioaren, EXFILNA 2010, egoitza bihurtu da. Oraingo honetan, Monetaren Errege Etxea Espainiako eta Frantziako bildumagile garrantzitsuenak elkartzen diren esparru paregabea da. Bildumagileak beren bildumek osatzen dituzten 700 koadro ingururekin datoz edizio honetara. Halaber, Monetaren Errege Etxeko espazioetan Postaren standa eta azoka komertzialera zuzendutako beste 17 stand inguru daude, bi solairutan banatuta. Halaber, EXFILNAren edizio hau Madrilgo Filatelia Elkartearen (SOFIMA) 50. urteurrenarekin bat dator, zeinaren lehen aurrekaria Madrilgo Filatelia Zirkulua baitzen, 1897an sortua.

EXFILNAren 48. edizioa urriaren 17a eta 24a bitartean ospatzen da eta, egun horietan, zenbait jarduera gauzatzen dira, besteak beste: erakusketaren bisitaldi gidatuak, liburuen aurkezpenak, hitzaldiak, tertuliak eta filatelia-erakusketako jazoera garrantzitsu honen inguruko beste zenbait jarduera. Madrilek, Espainiako Filatelia Erakusketaren egoitza denak, beste behin, bertakotzat hartzen du bisitatzen duen pertsona oro. Hiri ireki, moderno eta kosmopolita horretan inor ez da arrotz sentitzen. Madrilen, kultura, aisia eta filatelia uztartu egiten dira udazken honetan, hots, hiri eroso eta erakargarri hau bisitatzeko hobezina den urtaroan.

EXFILNA 2010 bloke-orriak, inpresio-sistema desberdinei eskainita dagoenak, lau inpresio-sistemaren bitartez estanpatutako lau igorpen ospetsuren efemerideak oroitzen ditu: Andere Handiaren 140 urteak tipografian; Goyaren Maja biluziaren 80 urteak kalkografian; Ciden zigiluaren 70 urteak litografian; eta, azkenik, Erregearen 35 urteak sakongrabatuan.

EXFILNA 2010-k, Espainiako filateliako erakusketa garrantzitsuenetako bat denak, bultzada eta estimulu berria ematen dio zigilu-bildumazaletasunari Madrilgo edizio honetan.