Jaulkipen data: 21 apirila 2010

EXPO SHANGHAI

KONTSULTATU TARIFAK

EXPO SHANGHAI

HISTORIA

Maiatzaren 1ean, Shanghaien (Txinako hiriburu ekonomikoa) 2010eko Shanghai Erakusketa Unibertsala hasiko da, alegia; Asiako herrialdeko historian antolatutako gertakari garrantzitsuenetariko bat. Erakusketak sei hilabete iraungo ditu eta 525 hektarea okupatuko ditu Pudong barrutian, Huangpu ibaiertzetan. Erakusketa Unibertsal hau “Mejor ciudad, mejor vida” demarekin sortu da (Hiri hobea, bizitza hobea). Horrekin, konponbideak eman nahi zaizkie megalopoli handiek eta XXI. mendeko hiri hazkuntza etengabeak sortzen dituzten erronkei. XXI mendeari, dagoeneko hirietako mendea deitzen zaio.

Shanghaik 20 milioi biztanle inguru ditu eta Txinako finantza, ekonomia eta industria gunea da. Aipatutako herrialdeak, Expo 2010 erakusketari esker, aurrera pausu bat gehiago emango du nazioarteko eszenan sendoago bilakatzeko. Shanghaiko hiria fenomeno global baten ohiko adibidea da: landatik hirirako lekualdatze jendetsua eta aurrekaririk gabekoa. Landa irteera honekin batera ingurumen, gizarte eta ekonomia esparruko erronka ugari sortu dira eta horiei lehenbailehen aurre egin behar zaie. Erakusketa Unibertsal honekin erronka horiei buruzko ideiak eztabaidatu, elkar trukatu eta gogoeta egin nahi da.

Espainiak Shanghaien parte hartuko du 7.000 m2 inguruko pabilioi batekin. Horren proiektua , Miralles-Tagliabue arkitektura estudioan sortu da. Aipatutako pabilioiak gune tematikoak izango ditu, Espainiako errealitatea ezagutzera emateko (ekonomia, arte, kultura, historia eta kirola). Erakusketaren ibilbidea hiru arlotan egituratuko da: “De la naturaleza a la ciudad” (Naturatik hirira), “De la ciudad de nuestros padres a la actual” (Gurasoen hiritik egungo hirira) eta “De la ciudad actual a la de nuestros hijos” (Egungo hiritik seme-alaben hirira). Hiru alderdi horien bidez, Espainiako eta bertako hirietako irudi modernoa igorri nahi da eta gure herrialdeko ezagutza Txinan sustatu nahi da. Horrez gain, Madrilgo pabilioi bat izango da: Casa de Bambú etxeko kopia bat, hots; Carabancheleko eraikin berezi bat. Era berean, Bartzelona eta Bilbo bezalako hiriek ere parte hartuko dute Expo 2010 erakusketan, bai alde zaharrak, industrialde zaharrak birgaitzeko eta kontserbatzeko proiektu berritzaileengatik edo bai, hiri egitura zaharraren modernizazioarengatik.

Shanghai 2010 erakusketan parte hartuko duten hiri espainiarren eraikin eta monumentu enblematikoak irudikatzen dituen bloke-orrian Espainiako eta Madrilgo Pabilioiko irudi bat azalduko da ere.