Jaulkipen data: 01 apirila 2010

FAUNA. Euphydryas aurinia y Zerynthia rumina

KONTSULTATU TARIFAK

FAUNA. Euphydryas aurinia y Zerynthia rumina

HISTORIA

Fauna jaulkipenaren bi tximeleta berri: Euphydryas aurinia bata eta Zerynthia rumina bestea. Bi espezie horietatik hartu dituzte irudiak zigiluek.

Euphydryas aurinia, lepidoptera ordenakoa, Nymphalidae familiari dagokio, eta Euphydryas generoari. Tximeleta hau, oro har, Iberiar Penintsula osoko belardi eta baso hostoerorkor edo konifera-basoen bazterretan aurki daiteke eta, non bizi den, apirilaren erdialdetik uztailaren erdialderaino egiten du hegan. Tamaina ertainekoa da eta kolore distiratsuak dauzka; hegaletan orban laranjak, horiak eta marroiak aldizkatzen dira, uhin itxurako marrazki beltzekin. Arrautzak ekainean jartzen dituzten bere landare elikatzailearen azpialdean, eta udaberrira arte hibernazioan sartzen dira. Euphydryas aurinia populazio txikitan bizi ohi da eta sarritan beste berri batzuk sortzen ditu inguruan.

Zerynthia rumina, ordea, Papilionidae familiakoa da eta Zerynthia generokoa. Iberiar Penintsularen zatirik handienean aurki daiteke, kantauriar kostaldean eta Galizian salbu. Frantziako kostalde mediterraneoaren parte batean ere bizi da, eta Afrikako iparraldeko herrialdeetan. Otsailetik ekainera egin ohi du hegan, klima eta altueraren arabera, belaunaldi bakarrean, eta negua krisalida moduan igarotzen du, bi urtez batzuetan, bere landare elikatzailearen azpialdean edo zuhaixken adar baxuetan. Hegalek, goialdean, xake-itxurako marrazki hori, beltz eta gorria ageri dute. Landare elikatzaile gisa Aristolochia rotunda, longa, pistolochia, pallida eta baetica erabiltzen ditu, besteak beste.