Jaulkipen data: 19 ekaina 2010

FILATEM 2010. Centro Niemeyer

KONTSULTATU TARIFAK

FILATEM 2010. Centro Niemeyer

HISTORIA

Avilesen, 2010eko 19 eta 26 bitartean, FILATEM 2010 ospatzera doala eta, 2010 urtean aipaturiko asturiar hirian inauguratuko den Oscar Niemeyer Nazioarteko Kultur Gunearen irudia daraman zigilua atera du Correosek. Proiektu horretan, Espainiako Gobernuak eta Asturiaseko Printzerriak hartuko dute parte. Zentroa nazioartean garrantzia izango duen kultur konplexua izango da, Avileseko ibaiak jasaten ari duen industria eraldaketa prozesuan murgilduta dagoen birsortze ekonomiko eta hirigintzakoan lagunduko duen ezagutza eta arte sormenekoa.

Espainian Oscar Niemeyer egingo duen lehenengo proiektu honek 1.000 ikuslerentzako auditorioa izango du; gainera, erakusketak egiteko lekua; ibaia eta hiria ikusteko dorre edo begiratokia; zinema, entseatzeko, bilerak egiteko, konferentziak hartzeko lekua, eta hainbat motatako kultur adierazpenak hartuko dituen plaza irekia izango ditu, zeina Niemeyer Kultur Zentroaren eta Hiriaren arteko lotura izango den.

FILATEM Aviles 2010 Zigiluen Erakusketa bilduma filatelikoen gertakizun garrantzitsuenetariko bat da. Edizio honetan, FILATEMek, lehenengo aldiz gaindituko du Europa maila, Frantziako, Portugaleko eta Espainiako bildumez gain, Brasilgoak, Kubakoak eta Estatu Batuetakoak ere erakutsiko baititu. Izan ere, Avilesek, FILATEM erakusketarekin bat eginez, San Agustin de la Florida (AEB), Cárdenas (Kuba) eta Saint Nazaire (Frantzia) hiriekin duen anaitasuna ospatuko du.

Correos eta Telegrafos Estatuko Elkarteak babestutako erakusketa filatelikoa den FILATEM 2010 El Qurinal Kirol Konplexuan ospatuko da. Han erakutsiko dira 300 edo 350 beira-arasa edo hainbat Federaziotan atxikitako bildumagile helduen 600 edo 700 koadro, zeinak lehiaketa batean parte hartuko duten. FILATEM Aviles 2010 erakusketan prest daude Correosen eta Monetaren Errege Etxearen standak.