Jaulkipen data: 05 urria 2010

INSTRUMENTOS MUSICALES. Bombardino

KONTSULTATU TARIFAK

INSTRUMENTOS MUSICALES. Bombardino

HISTORIA

Correosek azken aldian atera duen Musika tresnei eskainitako seriea bonbardino baten irudia duen zigilu berriarekin osatu da, Malagako Musikako Museo Interaktiboaren bilduma bateko Bonbardinoa, XX. mendeko tresna, lagatakoa.

Haizezko metalezko tresna da bonbardinoa, aerofonoen taldekoa. Kono formadun metalezko hodi batek osatzen du, ahotik kanpaira zabaltzen doana. Hiru pistoi edo zilindro ditu, zeinen betebeharra hodia luzatzea den beste hodi osagarriekin elkartzerakoan, eta horrek soinuen tonua jaistea eragiten du. Hauek dira bonbardinoaren beste elementu edo zatiak: kanpaia, ponpa orokorra, pistoi bakoitzeko ponpak, atriltxoarentzat euskarria, hustubidearentzat giltza, pistoien estaldura, pistoien pultsatzailea, tudela eta ahoa. Latorriz, kobre eta zink aleazioz, dago egina eta metalen nahasketaren proportzioen arabera, zenbat eta zink gehiago eduki instrumentuaren soinua garbiagoa izango da. Aldiz, zenbat eta kobre gehiago eduki, soinua goxoagoa izango da.

Bonbardinoaren soinua ahoan sortzen den bibrazioaren ondorioz sortzen da. Ezpainetan aire-zutabe batek eragiten du bibrazio hori. Horregatik sartzen da tresna hau aerofonoen taldean.

Bonbardinoa, Mendebaldean oso famatua ez den musika tresnetariko bat, Carl Moritzek asmatu zuen 1838an, nahiz eta Ferdinand Sommer eta Adolphe Saxek 1843 asmatu zutela ere esaten den. Bandan jotzeko tresna da, solista bezala ere erabiltzen dena eta baita jazz taldeek ere erabiltzen dutena. Kontzertuko Si bemolean dago egina. Hau da, pistoirik ukitu gabe, tresnak Si bemoleko harmonikoen partzialak igorriko ditu.