Jaulkipen data: 01 uztaila 2010

Instrumentos musicales. Trompa

KONTSULTATU TARIFAK

Instrumentos musicales. Trompa

HISTORIA

Musika tresnei buruzko seriearen barruan, tronpari eskainitako zigilua atera da, metal eta haizezko musika tresna, aerofonoen taldekoa. Tronpa baten irudia ikus daiteke zigiluan, Malagako Musikako Museo Interaktibotik atera dena.

Tronpa 35 cm inguruko diametroa duen zirkulu formako musika tresna da. Ahokoa du eta palankak goiko aldean, eta kanpai formadun muturra edo pabiloia beheko aldean. Erdialdean hiru edo lau balbula ditu, biratzen direnak oro har, eta ezker eskuarekin maneiatzen direnak, eta hainbat torloju osagarri ere bai.

Ahokoaren barruan ezpainek bibratuz sortzen da tronparen soinua, airearen presioaren ondorioz. Haizea fintzen doa pabiloira iritsi arte eta handik kanporatzen da. Europako zein Amerikako orkestretan musika tresna solista nabarmena da. Musika sekzio horiek lau interprete edo gehiagoko tronpen sekzioa izaten dute. Bandetan edo ganbera-musikako taldeetan, haize eta metalezko boskoteak esaterako, ere erabiltzen da tronpa.

Lehenengo tronpak ehizatzeko eta gerra-jardueretan erabili ziren. XVII. mendera arte ez zen musika tresna gisa erabili, gorteko bizitzari eta zaldizko erregeen ehizei lotu zenez geroztik. Tronpa eboluzionatzen joan zen eta, 1815 inguruan, pistoiak erabiltzen hasi ziren (sakatzen direnean airea igarotzeko igotzen eta jaisten diren mekanismoak), eta hainbat tonu jotzeko malgutasuna eman zioten. Oso tinbre aberatsa eta adierazkorra duen tresna da tronpa, eta soinu leunak igortzen ditu, baina baita gogorrak eta latzak ere.

Zigiluan ikus daitekeen pieza, lagatakoa eta XX. mendekoa dena, Malagako Musikako Museo Interaktiboaren (MIMMA) musika tresnen bildumen barruan dago.