Jaulkipen data: 09 apirila 2010

Instrumentos musicales. Trompeta

KONTSULTATU TARIFAK

Instrumentos musicales. Trompeta

HISTORIA

Musika-tresnei eskainitako seriearen barruan, tronpetaren zigilu hauxe, haize musika-instrumentua, haize-metalezko instrumentuen familiaren parte dena, metalezko aleazioan egina baita.

Tronpetak kikara itxurako aho-pieza du, diametro txikiko tutu batekin, zilindrikoa bere luzeraren lehendabiziko hiru laurdenetan gutxi gora behera, ondoren ireki egiten dena neurri ertaineko pabilioi batean amaitzeko. Soinua ezpainek ahokoa deritzon zatian egiten duten bibrazioarengatik sortzen da, interpretatzaileak putz egitean sortzen den haize-jarioak eraginda. Soinua kanpaian zehar ateratzen da kanpora. Tronpetak hiru pistoi dauzka eta horietako bakoitzak tutuen luzera handiagotu egiten du sakatzen direnean, notaren tonalitatea jaitsiz. Lehen pistoiak, luzera ertaineko tutu batera lotuta, tronpetaren nota bi tonuerdi jaitsi arazten du; bigarren pistoiak, luzera laburreko tutu bati lotuta, tonuerdi bat jaitsi arazten du nota; eta hirugarrenak, tutu luze bati lotuta, hiru tonuerdiz jaitsi arazten du nota. Hiru pistoi horien konbinazioaz ia afinazio kromatiko guztia lor daiteke, durundi-tutuaren zortzi luzera ezberdin ere lor daitezke eta.

Tronpetaren jatorriak, txirularenaren antzera, gizadiaren historiara bertara garamatza. Kornetarekin gertatzen denaren antzera, oraindik ere ehizako tronpa gisa erabiltzen den idiaren adarraren deribazioa dela uste da. Lehendabiziko tronpetak ere banbuzko kainez egin zituzten, landare-tutu hutsekin eta molusku-oskoletan. Ondoren, metalak aurkitu zituztelarik, brontzezkoak edo burdin finezko xaflez eginak izatera igaro ziren, gaur egun metalezko aleazioetan egiten direnetara iritsi arte.

Pistoi-tronpeta, 1835 urtean Halévy konpositoreak Judua operan lehendabiziko aldiz erabili zuenetik, musika-modu eta estilo ia guztietan erabilia izan da.

Pieza hau, XX mendekoa ere, Malagako Musikaren Museo Interaktiboko musika-tresna bildumari dagokio, eta haren irudia jasotzen du zigiluak.