Jaulkipen data: 05 azaroa 2010

MILENARIO DEL MONASTERIO DE OÑA

KONTSULTATU TARIFAK

MILENARIO DEL MONASTERIO DE OÑA

HISTORIA

Bloke-orri eta zigilu batekin, Postak Oñako Salbatzaile Santuaren Monasterioaren sorreraren milurtekoa oroitu nahi du. Orri eta zigilu horretan Salbatzaile Santuaren elizaren eta monasterioaren ikuspegi bat agertzen dira, orobat harriz egindako eskultura-multzoko xehetasun bat.

Oñako Salbatzaile Santuaren monasterioa 1011n sortu zuen Sancho Garcia Gaztelako konteak, Fernan Gonzalezen biloba zenak. Hark, monasterioa bere alaba Trigidiaren erretirorako eraiki zuen. Bere suhiak, Nafarroako Santxo III.ak, beneditarrei ardura eman zien eta haiek gobernatu zuten, Mendizabalen desamortizaziora arte. 1880an, Jesusen Konpainiak okupatu zuen harik eta, 1967an, Burgosko diputazioak erosi zuen arte.

Salbatzaile Santuaren zenobioa Espainiako garrantzitsuenetako bat izan zen Erdi Arotik Aro Modernora arte. Hain zuzen, eraikinetan erromanikoaren, gotikoaren, errenazimenduaren eta barrokoaren aztarnak daude. Horrela, monasterioaren fatxada barrokoa da, XVII. mendearen bigarren laurdenekoa. Elizaren barruan, eraikuntza XIII. eta XVIII. mendeen bitartean gauzatu zen eta, hori dela eta, elementu erromanikoak, gotikoak eta barrokoak daude. Kapera Nagusia XV. mendekoa da. Kondal eta Erreal panteoian XV. mendeko sarkofagoak daude. Elizan gailentzen den aldarea XVIII. mendeko churriguereskoa da. Sakristia, XVI. mendearen bukaeran eraiki zena, estilo herreriarrekoa da. Areto kapitularra XII. mendearen bukaera aldekoa da, nahiz eta XV. mendearen bukaerako apaingarriekin apaindutako ganga gotikoa duen. Klaustro gotikoa, XVI. mendean Simon de Coloniak egin zuena, bere edertasun eta estilo-purutasunarengatik nabarmentzen da monasterio-multzoko gainerako eraikinetatik.

Bai sakristian eta bai Salbatzaile Santuaren Monasterioko museo-espazioan eskultura- eta urregintza-pieza garrantzitsuak daude, baita Erdi Aroko ehungintza-lanak ere.