Jaulkipen data: 03 azaroa 2010

NAVIDAD 2010

KONTSULTATU TARIFAK

NAVIDAD 2010

HISTORIA

Artearen Historian gehien aipatzen den gaietako bat Gabonak dira. Gertakari hori arte paleokristauan eszenaratuta agertzen da. Nolanahi ere, jazoera hagiografiko horrek Erdi Aroan hartu zuen garrantzi handiagoa eta artisten arreta jaso zuen. Tipologia ikonografiko horrek suspergarri eta debozio gisa balio izan du eta oihartzun handia izan du sinesmen herrikoietan.

Jesusen jaiotzak garai eta artearen adierazpen guztiak gainditu ditu. Ez da harritzekoa erromanikoak, gotikoak, errenazimenduak eta barrokoak zentzu bikoitza ematea Jesusen bizitzako une horretako irudi bibliko eta hagiografikoei, horrekin, sinestunen artean Salbatzailearen etorrera sustatzeko eta jazoera erlijioso bat orotariko inspirazio estetikoetatik errepikatzeko (pintura, eskultura, arkitektura, musika eta literatura). Baina errenazimenduan eta barrokoan egin ziren sorkuntza itzelenak, nahiz eta Gabonen gaia, orotariko interpretazioetatik, ondorengo mendeetako eta egungo artistek irudikatuta ikusiko dugun.

Halaber, posible da, Natibitatea kristauentzat une bibliko sinbolikoki alaia denez, bakearen aldeko mezua dela eta, arreta eta sinpatia gehiago jaso izana Ekialdeko eta Mendebaldeko artista plastikoen aldetik. Ospakizun hori dela eta, Posta Bulegoak, urtero eta modu tradizionalean, kolore-ukitu bat ematen du, Gabonak oroitarazten dituzten zigiluak igorriz. Horretarako, zigiluetan, eskuarki, Estatuko ondare artistikoko lan esanguratsuenetako batzuk islatzen dituzte, baita egungo artisten konposizioak ere; hain zuzen ere, hori da orain esku artean dugun kasua, J. Carrero pintoreari zor dioguna, zeinak, modu sinbolikoan, Gabonen gaia interpretatzeko baitu. Pinturako sorkuntza paregabe horiek, artistek denborak zehar garatu duten irudimen-iturri agortezina ematen dute aditzera, belenistikaren oinarrian.