Jaulkipen data: 17 iraila 2010

PATRIMONIO MUNDIAL. La Mezquita Catedral de Córdoba y Muralla de Lugo

KONTSULTATU TARIFAK

PATRIMONIO MUNDIAL. La Mezquita Catedral de Córdoba y Muralla de Lugo

HISTORIA

Gizateriaren ondareari buruzko igorpenean, Kordobako Meskita eta Lugoko Harresia irudikatzen dituzten bi zigilu daude.

Meskita “Gizateriaren ondare” deklaratu zuen Unescok, 1984an. Orri-bloke horrek Alhaken II.aren garaiko albo-atari bat irudikatzen du eta zirkuluko zigiluak, berriz, 2 euroko txanpona imitatzen du, non Meskitaren barruko zutabe, arku eta kapitelak ikus baitaitezke. Monumentu horren loria-garaia VIII. mendean hasi zen, Kordobaren ospea Konstantinopla, Damasko eta Bagdadenarekin lehiatzera iritsi zenean. Kalifa-arkitekturaren harribitxi hori altxatzen den orubean antzinako basilika bisigodo bat zegoen eta meskita primitiboa Abderraman I.ak erosi zuen, egungo eta lehen Alhama meskita behin betikoz eraikitzeko. Multzo arkitektonikoa zabaldu egin zen, denborarekin. Horrela, Hixem I.ak (Abderraman I.aren semea) lau angeluko oinplanoa zuen lehen alminarra eraiki zuen, baita emakumeek errezatzeko patioko galeriak eta lehen ikuzketa-pila ere. Denbora igaro zen heinean, gero eta fededun gehiago zegoenez, Meskita handitu egin zen gutxika. 822. urtean, Abderraman II.ak errezo-aretoa handitu zuen; Mohamed I.ak San Esteban ateari forma eman zion; Al-Mundir emirrak altxor-aretoa altxatu zuen eta Abd-Allah-k pasabide ezkutu bat eraiki zuen Alkazarra mihrabarekin lotzeko; Abderraman III.a kalifak oratorio estalia ikuzketa-patioarekin komunikatzen duten arkuak indartu zituen eta Alhaken II.ak, berriz, tarte berriak gehitu zituen. Azken gehikuntza Almanzorrek gauzatu zuen, ekialdean zortzi nabe erantsi zituenean. XIII. mendean, Fernando III.a Santuarekin, Meskita katedral kristau bihurtu zen.

Lugoko Harresi erromatarra 2000. urtean deklaratu zen. 2 km-tik gorako luzera du eta alde zaharra hiriaren gainerako zatietatik bereizten du. III. mendearen bigarren erdian eraiki zela uste da. Defentsa-eraikin horren 80 dorre baino gehiagotik 71 gordetzen dira, gehienak, oinplano zirkularrekoak. Bost sarbide zituen, gaur egungo Porta Miñá, Falsa, San Pedro, Nova eta Santiago-rekin bat datozenak. Hiriaren hedapen-beharrak zirela eta, 1853 eta 1921 bitartean, beste bost ate ireki ziren, hots, egungo San Fernando, Estación eta Izquierdo, Aguirre eta Odoario gotzainak.