Jaulkipen data: 12 uztaila 2010

PATRIMONIO NACIONAL. Tapiz Zenobia y el emperador Aureliano (Siglo XVII)

KONTSULTATU TARIFAK

PATRIMONIO NACIONAL. Tapiz Zenobia y el emperador Aureliano (Siglo XVII)

HISTORIA

Zenobia eta Aureliano enperadorea izenburua duen tapiza XVII. mendean egin zen eta, hor, ikusten da Zenobiak hiriko giltzak aurkezten dizkiola Aureliano enperadoreari, zeina zaldian igota eta Victoria batekin koroatuta baitago. Tapizaren ingerada girlandaz, frutaz, aingeruz eta bestelako lore- eta landare-elementuz betetako zerrenda batekin apainduta dago. Goialdean, justu erdian, kartela bat dago, honako inskripzio honekin: Tyana ne foret / periurus iubet cives mactare / canes. Zapi hori zetaz eta artilez egin zuen Bruselan Gerard Peemans-ek (1660 inguruan). Ondare Nazionaleko bildumetako zati da eta Madrilgo Errege Jauregian dago.

Pieza hori, zigiluan eta bloke-orrian irudikatzen dena, Zenobia Handiaren eta Aureliano enperadorearen historia izeneko seriekoa da. 1601ean Leidenen jaio zen eta 1674an Anberesen hil zen Justus van Egmont-en kartoien arabera ehundu zen. Bruselako Arte eta Historiaren Errege Museoan Zenobiaren Historia irudikatzen duen tapiz-seriea dago, Justus van Egmont-en kartoien arabera egin zena eta, halaber, Gerard Peemansen manufakturan ehundu zena. Van Egmont pintorea 1644an argitaratu zen Jean Tristan de Saint-Amant Commentaires historiques contenant l´histoire générale des Empereurs, Impératrices, Césars et Tyrans de l’Empire Romain, literatura-lanean inspiratu zen.

Tapizaren protagonista Julia Aurelia da, geroago Septimia Zenobia izango zena. Hori Palmirako Septimio Odenatoren emaztea izan zen eta, senarra hildakoan, Palmirako erregina bihurtu zen. Bere politika espantsionista zela eta, Erromari aurre egin zion eta Antiokian hil zen 272. urtean, Aureliano enperadoreak harrapatuta. Zenobiak, Erdi Aroaz geroztik, kategoria bikaineko emakumea izatearen ospea du. Hori dela eta, sortaldeko erregina maiz irudikatu da, bai tapizetan eta bai pinturan, mendeetan zehar.