Jaulkipen data: 11 ekaina 2010

Personajes: Gregorio Marañón. Julián Arcas

KONTSULTATU TARIFAK

Personajes: Gregorio Marañón. Julián Arcas

HISTORIA

Zientzia medikua eta musika elkartu dira Pertsonaiak sailean, Gregorio Marañoni eta Julián Arcasi, hurrenez hurren, eskainitako zigiluekin.

Sendagile, idazle eta entsegugile aparta izan zen Gregorio Marañón (Madril, 1887-1960). Madrilen ikasi zuen Medikuntza eta 1910ean lortu zuen doktoretza. Alemanian urtebetez ikasten eta ikertzen egon ondoren, 1911an Madrilera itzuli zen, eta han burutu zituen endokrinologia ikasketak. 1922an, Medikuntzako Akademiara itzuli zen eta handik urte batzuetara, Patologia Medikoko Institutua sortu zuen, eta haren zuzendaria izan zen. Endokrinologikan katedraduna zela, espezialitate horri buruz, zahartzeari, giza jarrerari eta gizakion bizi-prozesuei buruz zientzia-lan ugari argitaratu zituen. Entsegu historiko eta biografia ugari ere idatzi zituen, ezagutzak zabaltzeko eta aberastasun literario handiko estiloa zutenak. Errepublika garaian Gorteetarako diputatu aukeratu zuten, politika utzi zuen eta Gerra Zibila hasi zenean, Parisera joan zen. Handik 1943an itzuli zen eta pixkanaka, medikuntzan, unibertsitatean eta idazle lanetan joan zen sartzen.

Julián Gabino Arcas Lacal (María, Almeria, 1832 – Antequera, Malaga, 1882), Julián Arcas izenarekin ezaguna, XIX. mendeko espainiar gitarra jole aipagarrienetariko bat da. Bere aitarekin hasi zuen musika ikasten eta Malagan jarraitu zituen ikasketak, Dionisio Aguadoren eskolan. Oso gaztea zela, Espainiako eta Europa osoko hiri nagusietan jo zuen eta arrakasta handia lortu zuen. 1862an, Ingalaterran, Wellington eta Cambridgeko dukeen jauregietan jo zuen. Irakasle moduan, Francisco de Tárrega gitarra jole eta konpositore ospetsua izan zuen ikasletzat, eta baita Madrilgo Musika Kontserbatorioko hainbat ikasle ospetsu ere, non Ohorezko Irakasle izendatu zuten. 50 musika pieza baino gehiago idatzi zituen eta baita zenbait opera eta zarzuela zatiren egokitzapenak gitarrarako eta herri doinuetan oinarritutako hainbat abesti ere. Bere jaioterrian, Almerian, urtero antolatzen dute bere oroimenean "Julián Arcas" Gitarra Klasikoko Nazioarteko Lehiaketa.