Jaulkipen data: 22 otsaila 2010

PRESIDENCIA ESPAÑOLA DE LA UNIÓN EUROPEA

KONTSULTATU TARIFAK

PRESIDENCIA ESPAÑOLA DE LA UNIÓN EUROPEA

HISTORIA

2010eko lehenengo seihilabetean Espainiak Europar Batasuneko Presidentzia hartuko du bere gain eta filateliak ere gertaera hori nabarmendu nahi du eta, horretarako, bi zigilu atera ditu.

1986an Europar Batasunean sartu zenetik laugarren aldiz, Espainiak Europar Batasuneko Kontseiluaren Presidentzia, Ministroen Kontseilu ere deritzona, hartuko du. Aurretik, 1989aren lehenengo seihilekoan, 1995ko bigarrenean eta 2002ko lehenengoan hartu zuen. Presidentziak Estatu bakoitzak Batasuneko erakundeen funtzionamenduan betebehar bat duela eta ekarpen bat egin behar duela esan nahi du. Sei hilean behin aldatzen doa presidentzia: urtarriletik ekainera eta uztailetik abendura. 2009ko abenduaren 1ean, Lisboako Tratatua indarrean sartzearekin bat eginez, kargu berrien egitura berritu da eta haiek agintzeko aldiak doitu dira.

EB Europako estatu demokratikoek osatzen dute eta haren helburua hiritarrei bakea eta egonkortasuna ematea da; garapen ekonomiko eta sozial orekatua sustatzea; Europako herrien aniztasuna eta identitatea zaintzea; giza eskubideen errespetua babestea, eta garapen iraunkorra zeta ingurumena sustatzea. Haien lana egiteko, EBak hainbat erakunde ditu, horien artean garrantzitsuenak: Europako Parlamentua; Europar Batasuneko Kontseilua eta Europako Batzordea.

Zigiluen beheko partean irudikatu da Espainiar Presidentziak Europar Batasunean izango duen logotipoa, elkarri lotutako “eu” letra etzanez idatzia, eta goian haren erabilera. Espainiako, Belgikako eta Hungariako Arte Ederretako ikasleen artean lehiaketa publikoa egin zen logotipo hori diseinatzeko -2010eko urtarrilaren1etik 2011ko ekainaren 30 arte presidentzia hartuko duten herrialdeak – eta irabazlea Antoine Durieux belgikarra izan zen. Lehenengo aldiz partekatuko dute hainbat herrialdek presidentzia duten bitartean logotipoa. Haiek bereiziko duen gauza bakarra herrialdeen banderaren kolorea izango da.