Jaulkipen data: 05 otsaila 2010

SERIE BÁSICA

KONTSULTATU TARIFAK

SERIE BÁSICA

HISTORIA

Zirkulazioan jarri dira Oinarrizko Bildumaren lau zigilu berri, Juan Carlos I.aren irudiarekin.

Espainiar guztien erregea dela, berak esan bezala 1975eko azaroaren 22an Errege izendatu zutenean, ezaguna da Juan Carlos I.aren nagusitasuna Estatu Espainiarreko Buru gisa. Demokrata, konstituzionalista, europeista eta giza balioen defendatzailea, bere erregealdian zehar oso adi egon da beti herri guztietako gizarte eta kultura esparruko aurrerapenetara. Lotura estua du unibertsitateekin, fundazioekin eta akademiekin eta teknologia berrien, ikerketaren, kirolaren eta kulturaren garapenaren alde egiten du bere askotariko adierazpenetan.

Juan Carlos I.ak filateliarekin duen loturari ekin egin zion Errege izendatu zutenean. Era horretan, Juan Carlos jauna eta Sofia andrea elkarrekin agertu ziren lehenengo zigilua 1975eko abenduaren 25ean kaleratu zuten. Geroztik –eta Correos y Telégrafos konpainiak eskatuta- erregeak urtero zirkulazioan jartzen den zigilu bakoitzaren orri bat sinatzen du. Madrilgo Posta eta Telegrafoen Museoko funtsek barne hartzen du Erregeak sinatutako orrien bilduma, eta horiekin, parte hartzen da Correos agertzen den erakusketa nazionaletan zein nazioartekoetan. Era berean, eta bere laguntza beharrezkoa den guztietan, Juan Carlos jauna gure herrialdean antolatzen diren ospe handiko erakusketa filatelikoen Ohorezko Batzordearen buru izaten da.

Erregearen oinarrizko lehenengo bildua zirkulazioan jarri zen 1976ko uztailaren 15ean eta aurtengora arte bost bilduma kaleratu dira erregearen bost irudi desberdinekin. Gaur egungo irudia 2007. urtean kaleratzen hasi zen bosgarren bildumakoa da.