Jaulkipen data: 20 apirila 2010

URBANISMO. Carlos María de Castro y ensanche de Madrid

KONTSULTATU TARIFAK

URBANISMO. Carlos María de Castro y ensanche de Madrid

HISTORIA

Correos-ek Hirigintzari buruzko bilduma bat kaleratu du, Carlos María de Castro jaunaren omenezko zigilu batekin: Madrilgo zabalguneko ingeniaria, arkitektoa eta hirigilea. Aipatutako zigiluan, Carlos María de Castro jaunaren erretratu bat agertzen da, Sustapen Ministeriokoa eta atzealdean, Madrilgo zabalguneko planoa ikusten da. Proiektu hori Madril Hiriko Artxibategian gordeta dago.

Carlos María de Castro jaunak sarritan hartu du parte Sustapen Ministerioko herri lanetan arkitekto edo ingeniari gisa.

Madrilgo zabalgunea sortu zen Madrilen gero eta biztanle gehiago zirelako eta eraikitzeko lurzoru eskasak gizarte eta osasun arazo larriak sortzen zituelako. Hona hemen datu garrantzitsu bat: Madril XIX. mende hasieran 220.000 biztanle inguru izatetik 300.000 izatera pasa zen 1860ko hamarkadaren amaieran. Egoera hori zela eta, garaiko Gobernua konturatu zen hiria hedatzeak abantaila eta erraztasun ugari ekarriko zituela eta horregatik, Castro jaunari Madrilgo zabalgunearen proiektua agindu zitzaion, Claudio Moyano Sustapen ministroaren eskutik. Proiektu hura 1860. urtean ontzat eman zen. Castro-ren Planaren ondorioz, (hala deitzen zitzaion Madrilgo zabalguneari XIX. mendean), orduan Madrilek zituen hedapeneko 800 hektareetatik 2.294 hektareetara pasa zen eta, horrenbestez, azalera hirukoiztu egin zen. Aipatutako zabalgunea ipar-hegoalderantz begiratzen zuen sare ortogonal batean zetzan. Sareak ez zuen hiriko hazkuntza naturala aldatzen, ekialderako norabidean, eta, besteak beste, honako ezaugarriak hartzen zituen barne: ordura arte Puerta del Sol-en zegoen hirigunea Cibeles plazara eramatea; gune ireki eta plaza handiak sortzen zituzten etxadi erregularrak sortzea, eraiki publikoez eta laguntzazkoez gain; hiru kale-zabalera mota desberdinak ezartzea; plazak, gune askeak eta lorategiak sortzea airea berritzeko eta higieneko eta osasuneko baldintzak hobetzeko helburuarekin; zabalgunea mugatzea bereizte-zulo baten bidez, bertan, ondoren, Reina Victoria, Raimundo Fernández Villaverde, Joaquín Costa, Francisco Silvela eta Dr. Esquerdo Etorbideak ezarri ziren eta, azkenik, bizitoki zonaldea sortu zen. Azken horrek Castellana, Salamanca eta Chamberí auzoei eta zonaldeei eragin zien, eta Delicias gunea industriarako eta horniketarako erabili zen, Vallehermoso-koa, erabilera militarrerako eta hegoaldekoa, berriz, nekazaritza eta abeltzaintzarako. Zabalgunea oso mantso eraiki zen eta 1930. urtera arte luzatu zen.