Jaulkipen data: 05 azaroa 2011

50 ANIVERSARIO DEL SALÓN NÁUTICO DE BARCELONA

KONTSULTATU TARIFAK

50 ANIVERSARIO DEL SALÓN NÁUTICO DE BARCELONA

HISTORIA

Bartzelonako Erakusketa Nautikoaren 50. urteurrena bete den honetan, itsas zabalean dagoen belaontzi bat irudikatzen duen zigilu bat aterako da.

Bartzelonako Erakusketa Nautikoa kirol eta aisiako industria nautikoaren topaketa handiena da Espainian eta Europako garrantzitsuenetako bat ere bada. Urtero egiten da nautikari loturiko eskaintza eta berrikuntza guztiak aurkezteko, eta nazioarteko izaera du.

Ekitaldia Juan Antonio Samaranch-ek sortu zuen eta hura izan zen presidente 1977ra arte. Bere helburua Espainian sektore nautikoa bultzatzea zen, eta itsasoari loturiko kirolen zaletasun handiagoa sustatzea. 50 urte horietan, Erakusketa Nautikoa hazi egin da, bai erakusleei eta bai bisitariei dagokienez, eta azken edizioan 365 enpresatik gora, 31 herrialdetik gora eta 120.000 bisitari inguru izan zituen.

Erakusketak irauten duen egunetan, ekitaldi asko egiten dira, hala nola: hitzaldi eta eztabaidak, estropaden aurkezpenak, sari-banaketak eta aisia-jarduerak, adibidez bela arineko ontzietan irteerak, marina-lantegiak eta zurezko itsasontzi zaharren erakusketak.

Erakusketa Nautikoak bi egoitza ditu: batetik, Fira de Barcelona esparrua Gran Vian, itsasontzi txikiak, osagarriak, jantziak, liburuak, aldizkariak eta zerbitzu nautikoak erakusteko; eta, bestetik, Port Vell, luzera handiko itsasontzien eta superyateen ur gaineko erakusketarako. Erakusketa sektorearen plataforma komertzial garrantzitsu bihurtu da eta erakustoki onena da Espainian 15.000 pertsonari lan ematen dien industria horretako berrikuntzak aurkezteko. Erakusketaren tradizioa, marinel-bokazioa eta nazioarteko proiekzioa direla eta, industria nautikoko profesionalen eta itsasoa maite duten pertsonen topaleku bihurtu da.

Erakusketa Nautikoa Fira de Barcelona-k antolatzen du eta Enpresa Nautikoen Espainiako Elkartearen (ANEN) eta sektoreko entitate nagusien lankidetza jasotzen du.