Jaulkipen data: 11 urria 2011

AMÉRICA UPAEP. BUZONES

KONTSULTATU TARIFAK

AMÉRICA UPAEP. BUZONES

HISTORIA

América UPAEP seriea, urtean behin Ameriketako, Espainiako eta Portugaleko Posta Batasuna osatzen duten herrialdeek gai zehatz baten inguruan igortzen dena, oraingoan, postontziei buruzkoa da.

1762ra arte gutunak uzteko ez zegoen Espainian postontzirik, eskura ematen baitzitzaien postariari. Urte hartan, lege-xedapen batek hauxe irekitzea zehaztu zuen: “Bide edo bidezidor guztietan jarriko den zulo edo nabarra, non gutunak botako diren eskuan hartu ordez". Horrela, gutuna galtzeko beldurra hein batean saihesten zen eta entrega egiteko postariari itxaron beharra ez zegoela eta, zerbitzu hobea eskaintzen zen. Harez geroztik, eta urteak joan ahala, Correoseko postontziak modu askotakoak izan dira, marrazki desberdinak izan dituzte eta material desberdinekin egin dituzte.

Ohikoenak, agian jarri ziren lehenak zirelako, posta-bulegoen hormetan jarri ziren aho-postontziak ziren. Nekazal herrietan ohikoenak ziren aho-postontzi horiek. Oro har, burdinez zeuden eginak eta urdinez edo gorriz margotuak, eta Correos hitza zuten idatzita, eta gutun-azal zuri bat marraztuta. Baziren zurezkoak, metal sinplezkoak, brontzezkoak edo marmolezkoak ere, irudikapen handiko apaingarriak eta irudi alegorikoak dituztenak. Lehoiaren burua irudikatzen zuten gehien, ausardia eta kemenaren ikur, eta bere barruan utzitako gutunak hobeen zainduko dituen animalia.

Zigiluan marmol zuriko aho-postontzia irudikatu da, non almenadun dorreak inguratzen duen lehoi burua datorren. Madrilgo posta zentralaren antzinako egoitzan egon zen, Puerta del Soleko Posta Etxean, 1916 arte.

Pieza Posta eta Telegrafo Museoaren postontzien bildumakoa da. Museo honen betekizuna postaren, telegrafoaren eta filateliaren inguruko piezak eta dokumentuak babestea eta zaintzea da.