Jaulkipen data: 07 otsaila 2011

AÑO INTERNACIONAL DE LA QUÍMICA

KONTSULTATU TARIFAK

AÑO INTERNACIONAL DE LA QUÍMICA

HISTORIA

Nazio Batuetako Bilkura Orokorrak 2011 urtea “Kimikaren Nazioarteko Urtea” izendatu du eta filateliak gertakizun horrekin bat egin nahi izan zigilu bat igorriz. UNESCOk eta IUPACek proposatutako ekimenaren helburua kimikak gizartean duen betekizuna sustatzea da, zientziaren diziplina hori ezagutzeko nahia gazteengan piztea eta gizarteari, oro har, zientzia hori ulertzen eta baloratzen laguntzea.

2011 urtean Kimikako Nobel Saria Marie Curieri eman ziotenetik ehun urte igaro direla ospatzen da eta baita Elkarte Kimikoen Nazioarteko Elkartea sortu zenetik ere. Urtean zehar, hainbat ekintza ospatuko dira mundu osoan zehar “Kimika-gure bizitza, gure etorkizuna” lelopean, kimika gure bizimodua hobetzeko funtsezkoa dela gogorarazteko, janariak, sendagaiak eta hainbat produktu manufakturatu ekoizteko erabiltzen delako.

Marie Curie Kimikako Nobel Saria, ezkondu aurretik Maria Sklodowska zena, jatorri poloniarra zuen frantziar zientzialaria izan zen. Irakasle ospetsu baten alaba, Varsovian jaio zen 1867an. Han ikasi zuen 24 urte zituen arte eta gero Parisera joan zen Sorbonako Unibertsitatean ikasketak areagotzeko. Zientzia fisikoetan eta matematiketan lizentziaduna, 1895ean Pierre Curie frantziar fisikariarekin ezkondu zen eta bere laguntzaile onena bihurtu zen. Handik zenbait urtetara, substantzia erradiaktiboen inguruko tesiarekin lortu zuen doktoretza. Bere senarrarekin elkarlanean, 1898an, bi elementu kimiko berri aurkitu zituen: polonioa, bere jaioterriarengatik jarri zion izena, eta radioa.

1903an, Fisikako Nobel Saria jaso zuen bere senarrarekin eta Henri Becquerel fisikariarekin batera, erradiaktibitatea aurkitu zutelako. 1906an, bere senarra hil ondoren, fisikako katedra lortu zuen Sorbonan, eta Pariseko Unibertsitatean irakasle izan zen lehen emakumea bihurtu zen. Hainbat liburu idatzi zituen, eta Radioaren Institutua sortu ere, eta 1911n Kimikako Nobel Saria eman zioten, bigarren aldiz hura jaso zuen lehen pertsona bilakatu zelarik. 1934an hil zen Marie Curie Salanchesen (Frantzia).