Jaulkipen data: 27 urtarrila 2011

ARQUITECTURA

KONTSULTATU TARIFAK

ARQUITECTURA

HISTORIA

Arkitektura serieko zigilu berria eskaini diogu Almeriako Tren Geltokiari. Eraikin ospetsu horrek, hiriko fisonomiaren eta hiri-paisaiaren zati bat dena, XIX. mendearen bigarren zatiko lan zibil eta industrialen ezaugarria zen burdina-arkitekturaren adierazle ederrenetariko bat da.

Almeriako tren geltokia 1895ko abuztuan inauguratu zuten. Diotenez, Gustave Eiffel-eren ikasle zen izen ezezaguneko frantziar arkitekto batek diseinatu zuen. Fatxada nagusia 54 metro luze da eta hiru ataleko pabiloia dauka; erdikoa burdina eta beirazkoa. Geltokirako sarbidea duen eraikinaren atal horrek, beirate ikusgarria duena, bi alboetan beiratutako zeramikaz estalitako harri eta adreiluzko bi dorre ditu. Eraiki zutenean, zubiak, herri-eraikinak, geltokiak eta armazoiak egiteko burdina erabiltzen zen; ordura arte erabili ohi ziren zura, harria eta adreilua ordezten hasi ziren orduan burdinarekin. Arkitekturako estilo berri horren adierazle nagusia Pariseko Eiffel dorrea da, 1889an inauguratu zutena, Erakusketa Unibertsala zela eta. Arkitektura berrian erabili zen beste material bat beira zen, hormak eta estaldurak ixteko, zeinari esker eraikin arinagoak eta argiagoak lortu ziren.

Eraikina “Kultur interesdun lan” da eta “Nazioko Monumentu” izendapena lortzeko Kultur Ministerioaren zerrendan dago. 1988 bukaeran zaharberritu zuten modernoago izan zedin eta haren zerbitzuak hobeto kokatzeko, eta jatorrizkoari dagokionez, hainbat aldaketa egin zizkioten. Ondorioz, trenekin zerikusia zuten irudiak jarri zituzten mosaiko gisa atarian, hamabi metro karratukoa, Almeriako Luis Cañadas pintorearen artelana. Atari bereko goiko horman Itsasoko Ama Birjinaren irudia dago mosaiko batean, hiriaren zaindaria.

Zigiluak Almeriako tren geltokiaren fatxada irudikatu da, Domingo Leivak ateratako argazki batean oinarritutakoa.