Jaulkipen data: 20 urtarrila 2011

BIODIVERSIDAD Y OCEANOGRAFÍA

KONTSULTATU TARIFAK

BIODIVERSIDAD Y OCEANOGRAFÍA

HISTORIA

Igorpen honen bitartez, ozeanografiak –itsasoak, haren fenomenoak, itsas fauna zein flora aztertzen dituen zientzia- eta biodibertsitateak –animalia eta landare espezieak haien ingurunean – gaur egungo gizartean duten garrantzia jakinarazi nahi izan dugu. Hori dela eta, NBEk 2010 urtea “Biodibertsitatearen Nazioarteko Urtea” izendatu zuen eta UPU delakoak (Posta Batasun Unibertsala) munduko osoko posta zerbitzuei eskatu zien hori ospatzeko zigiluak ateratzea.

Ikerkuntza Zientifikoko Goi Kontseilua (CSIC) buruan duelarik, martxan jarri da Malaspina 2010 ingurabide espedizioa, hainbat diziplinako proiektua, zeinaren helburu bikoitza “aldaketa globalak ozeanoan duen eragina ebaluatzea eta ozeanoko hondoa bezalako ekosistema ezezaguna aztertzea” den. Zazpi hilabetetan zehar, espedizioak munduari itzulia emango dio Espainiar Aramadaren “Hesperides” itsasontzi ozeanografikoan, “Sarmiento de Gamboa" ondoan izango duelarik Las Palmasetik Santo Domingorako tartean. Espainiako 19 erakundetako 250 ikerlarik hartuko dute parte proiektuan – Armadaren Errege Behatoki Astronomikoa, Itsas Museoa eta Itsasoko Institutu Hidrografikoa besteak beste - zeinak 350 estazio ozeanografikotan probak egingo dituzten, 5.000 metroko sakonerara iritsi eta airearen, uraren eta planktonaren milaka lagin bilduko dituzten.

Espedizioaren izena Alejandro Malaspina espainiar itsasgizonaren ohorez da. Italiar jatorria zuen itsasgizon horrek zientziari lotutako lehenengo espedizioa zuzendu zuen, XVIII. mendearen bukaeran lurrari itzulia eman ziona, hain zuzen ere.

Alejandro Malaspina (Mulazzo 1754 - Pontremoli 1810) 1774an sartu zen Espainiar Errege Marinan eta britainiarren aurkako ekintzetan hartu zuen parte. 1780an itsasontziko teniente izendatu zuten, eta zientziarekin lotutako bidaiak hasi zen egiten. J. Bustamante y Guerra itsas lagunarekin, 1789 eta 1794 bitartean, Malaspina espedizio zientifiko-politiko ospetsua burutu zuen. Hainbat naturalistak, zientzialarik eta kartografok hartu zuten parte. Espainiara itzuli zenean, espainiar kolonien inguruan iritzi kritikoak biltzen zituen txostena aurkeztu zuen.

Zigilua Jesús Sáncehezek diseinatu du eta zerua eta itsasoa irudikatzen ditu. Itsasoan, Hesperide itsasontzia, eta Malaspinak zuzendu zuen lehen espedizioan ondoan izan zuen Corbera Atrevida itsasontziaren irudia islatzen da uretan. Zigiluaren ertzetako batean, beirazko flaskoa, espedizioaren eduki zientifiko garrantzitsuaren adierazle.