Jaulkipen data: 04 martxoa 2011

CATEDRALES. Catedral de Sigüenza

KONTSULTATU TARIFAK

CATEDRALES. Catedral de Sigüenza

HISTORIA

Katedralak igorpenen seriearen barruan, zigilu eta orri-bloke bat eskaini zaizkio Sigüenzako katedralari. Zigiluan Sakristia Nagusia ageri da eta orri-blokean, berriz, fatxada nagusiaren eta katedral multzoaren ikuspegi panoramiko bat azaltzen da.

Sigüenzara hurbiltzen garen heinean, ingurumarietan ere, Katedralaren eraikin bikaina nabarmentzen da. Katedralari nondik begiratzen zaion arabera, gotorleku itxura izan dezake, ekialdeko fatxadatik begiratuz gero. Hor almenadun bi dorre bikain daude eta, horien artean, XIII. mendeko hiru portada erromaniko eder daude, babestuta eta besarkatuta; horietako erdia Evangelioa da, tenplurako sarbide nagusia dena, eta arrosa-leiho ikusgarri batek koroatzen du. Plaza Nagusira ematen duen alboan dorre lirain bat nabarmentzen da; horren ondoan gurutzadura argitzen duen beste arrosa-leiho bikain bat dago eta azpian, berriz, portada neoklasiko bat. Goiko leihateetara beirategien bidez lotuta dago eta barnealdea argitzen du. Guztira, bai kanpoaldean eta bai barnealdean, estilo gotiko zistertarreko elementu bereizgarriak nagusitzen dira.

Katedrala 1124 urte inguruan hasi ziren eraikitzen, Bernardo de Agen apezpikuaren ekimenez, eta eraikuntzak XVI. mendera arte iraun zuen, baita XVIII. mendera arte ere, zenbait kaperaren apainketari dagokionez. Deigarriak dira hiru nabeak: erdikoan Erretaula Nagusia eta aulkiteria gotikoko Koroa daude eta alboetan, berriz, ezkerretik eskubira, San Pedroren, Santiagoren edo Ganboatarren, Deikundearen eta San Markosen kaperak Santa Librada kaperako sakristia, Sakristia Nagusia edo Buruen Sakristia errenazimenduko lan berezia ikusten dira, orobat Espiritu Santuaren eta Errukiaren Kristoaren kaperak. Gurutzaduran, hegoaldean, Arcetarren kapera dugu, XV. mendearen bukaeratik Sigüenzako familia noble horretako ehorzketetarako erabiltzen dena. Hor aurki daiteke Sigüenzako Dontzel ospetsu Martin Vazquez de Arceren hilobi bikaina.

Katedralak, eraikuntza-fase desberdinetan egin zenez, aldare, kapera, klaustro eta sakristietan erromanikoaren, gotikoaren, errenazimenduaren, barrokoaren eta platereskoaren adibide paregabeak ditu, beste estilo artistiko batzuen artean.